http://www.conevyt.org.mx/cursos/cursos/edu_hijos/contenido/revista/rev05p26.htm
Orrialde honetan azaltzen diren kontzeptuak umeak hezitzerako orduan oso baliagarriak iruditu zaizkit gure etorkizuneko ikasleekin kontuan hartzeko.
Ikasleenganako AFEKTUAri dagokionez, ezinbestekoa ikusten dut hauek hezitzerako momentuan. Harremanak maitasunarekin eta errespetuarekin gauzatu behar dira, modu honetan giroa askoz osasuntsua izango da eta lana hobeto egingo da. Adibidez, ikasle bati akatzaren bat zuzendu behar diogunean era positiboan eta konstruktiboan egin behar dugu, hurrengo baterako ondo egingo duela esanez eta motibazioa piztuz. Gainera, ondo egindakoagatik zorionak ematea eta premiatzea garrantzitsua dela ere usten dut.
Umea entzuten badugu, bere burutik pasatzen dena ulertzeko erreztasun gehiago izango dugu, eta hau lagunduko gaitu gero berari nola zuzendu behar garen jakiteko. Pazientzia izatea oinarrizko gauza da ere.
Bestalde, SOILTASUNArekin hezitzea oso egokia da. Umeei jardueraren bat agintzerako orduan gauza zehatzak izatea ahalegindu behar dugu. Ekintza hauek justuak izan behar dira ere, hau da, ez diogu agindu behar inork egiten ez duen gauza bat. Bukatzeko, ekintza bakoitzerako momentu egokia bilatu ehar dugu.
ADIBIDEAren prezentziarekin hezi behar dugu. Umeek bere ingurukoen artean ikusten dutena imitatzeko joera dute, beraz, gure jarrera guztiz egokia izan behar da beraien aurrean. Horretarako hauek izan daitezke kontuan hartzekoak: esaten duguna bete behar dugu, haienganako fideltasuna transmititu behar diegu. Ummek ikasi nahi ez ditugun gauzak ez egin, guk egiten ikusten bagaituzte ondo dagoela pentsatuko dute eta imitatuko dute. Bukatzeko, oso egokia da zenbait ekintza beraiekin egitea, horrela konfiantza, elkarlana eta errespetua landuko dugu.
INDEPENDENTZIAren garrantzia jakinarazi behar diegu umeei. Horrretarako ez diegu gehiegi babestu behar, badaude ekintza asko beraiek bakarrik egin ditzaketenak; arropa jantsi, jan, hortzak garbitu, materialak jaso... ez diegu laguntzarik eskaini behar beharrezko ez bada, hori egin ezean, gauza horrenganako interesa galduko dute.
Bukatzeko,TOLERANTZIA kontuan hartzekoa da ere. Umeen aurrean jarrera tolerante bat izateko oso garrantzitsua da gure sentimenduak kontrolatzea eta ondo adierazten jakitea. Bestalde, denok okertzen garela momentu batean edo bestean jakinarazi behar diegu. Bukatzeko primerako ariketa izango litzateke gure burua umeen munduan murgiltzea eta haien azalean jarri. Mundu hori guztiz errespetatua izan behar da.
Irakasleentzako baino gurasoentzako materialez ari zarela esango nuke; lan puntu bat behar luke horiek eskolako errealitatera egokitzeko.
ResponderEliminar