ERRAUSKIN
Artikulu hau emakundek idatzitakoa da, baina nik bakarrik zati bati buruz hitz egingo dut, ipuinak guregan duten eragina txikitan.Batez ere ipuin bati garrantzia emanez,errauskin.
Guztiok txikitan ipuinak irakurri ditugu eta pelikulak ikusi ere eta ez ginen konsziente momentu horretan buruan sartzen ari zizkiguten ideiaz. Txikitan esaten diguten edozer gauza buruan gordetzen dugu eta horri kasu eginez jokaera alda dezakegu. Hau da, pelikula batean ikusten badute bi neska daudela, bat panpinetan jolasten eta bestea futbolean eta mutikoa panpinetan jolastean ari denari kasu egiten diola eta zoriontsu direla, hori egin nahi izango dute. Hortik ikasten dutela zoriontsu izateko zer egin behar den.
Ipuin honetan ikusten da nola errauskin dituen arerioak emakumezkoengatik sortuak diren. Hau errealitatean ez da beti gertatzen baina egia da emakumezkoen artean inbidia, lehiakortasuna, borrokak edertasunarengatik maizago ematen direla gizonetan baino eta ipuin honek hori goraipatu egiten du gero dena ondo bukatzen dela baitio. Hemen ez dute erakusten 2 emakume lagunak izan ahal direla eta gizon baten beharrik gabe zoriontsu izan.
Agertzen den beste lege bat da, emakumezkoa zoriontsu izateko gizonezkoa ondoan izan behar duela. Hori lortzeko, isilik eta kexarik gabe bizi behar da, bere printzipea itxoiten. Gizonezkoaren figura zalbatzaile moduan agertzen da, lehen horrela zelako, emakumea zen etxean gelditzen zena eta gizona lan egiten zuena. Uler daiteke ipuin hau orain dela asko egina dagoenez halako baloreak trasmititzea baina hobe izango zen gizartea aldatzen den moduan hau ere aldatzea.
Honekin jarraituz, ipuin gehienak ondo bukatzen dira eta hori umeei ez die errealitatea erakusten. Errauskin etxe batean momenturo lan egiten egotetik bere printzipearekin doa bizitzera baina ez dakigu egunerokotasuna nolakoa izango den. Horrela umeak ikusten dute emakumea gizon batekin egon daitekela soilik eta gaizki egonez gero aguantatu beharko duela hobe delako horrela egon bakarrik egotea baino. Honekin emakumearen askatasuna bermatzen da, ez delako beti norbaiti lotua egon behar, bakarrik bizi daiteke eta zoriontsu izan , gizon bat izan daitekeen moduan.
Bukatzeko, esan nahi dut, agian ez dela esplizituki kontuan izan behar ipuinetan agertzen den guztia baina hauek publikatu eta umeak irakurtzen hasten direnean kontuz ibili behar da, haiek errealitatea zein den ikus dezaten. Generoaren berdintasuna lortu ez izana ez da bakarrik honengatik gertatzen, faktore askok parte hartzen dute , baina esan bezala, gizartea aldatzen den heinean ipuin hauek aldatzen ere joan daitezke, gaur egungo baloreak umeei irakasteko.



