TARINGAK
miércoles, 12 de diciembre de 2012
martes, 11 de diciembre de 2012
XAKE JOKOA HEZKUNTZAN
Zaila da benetan talde politiko ezberdinak zeozertan ados jartzea. Zorionez eta hezkuntzari onurak ekartzeko helburuarekin hau gertatu da Canarietako parlamentuan. Xake jokoa heziketa ikasgai lez ezarri dute lehen eta bigarren hezkuntzan.
Denok dakigu joku honek inteligentziarekin lotuta dagoela, eta noski pazientziarekin. Orduan, zergatik ez erabili onurak lortzeko? Inteligentzia eta pazientziaz aparte arrazonamendua garatzen ahalbidetzen du eta horrez gain lehiakortasuna sustatzen du, aurkari bat behar delako jokatu ahal izateko, baina beti modu baketsu batean.
Normalean joku hau eta bere moduko beste hainbat ez dira seriotasunez hartzen, denbora pasatzeko tresna bat lez baizik. Bazen garaia eskolan metodo eta baliabide ezberdinak erabiltzeko, honen bidez umeen motibazioa handiagoa izango baita, ez dutelako ikasgai aspergarri baten moduan ikusiko.
Beraz, nire irakasle etorkizunari begira, benetan baliagarria dela esango nuke, ikasgaiak monotonoak ez izateko. Edozein baliabide berri erabiltzea heziketa prozesuan jakinda umearentzat tresna hobezina izango dela ezin daiteke errefusatu, haurren garapen intelektualean garrantzia izango dutelako. Hortaz, edozein metodo berriztatzaile onartu eta ezarri beharko lirateke eskoletan, motibazioa sustatzea modurik egokiena delako ezagutzak bereganatzeko.

martes, 4 de diciembre de 2012
JOLASEN GARRANTZIA UMEAREN HEZIKETAN
Jolasa, umeek txikitatik egiten duten ariketa, hezkuntzan garrantzi handia du.
Baliabide ezinhobea da haurrak hainbar balore barneratzeko, hala nola: errespetua, eskuzabaltasuna, erantzukizuna... Horrez gain jolasaren bitartez ikus daiteke umearen motibazioak eta interesak norantz bideratuta dauden.
Jolasak umeak atal ezberdinak garatzea eragingo du, adibidez: sormena, kreatibitatea eta baita ere originaltasuna. Aspektu hauek garatzea garrantzitsua izango da umearen etorkizunerako. Bestetik jolasaren bidez hizkuntza landu daiteke, umeak jolasteko komunikatu behar dira eta.(talde jolasetan)
Gainera gaur egun garrantzi handia du talde lanean aritzea eta gero eta ariketa gehiago planteatzen dira hezkuntzan talde lanarekin erlazioa dutenak. Horregatik umea talde lanean aritzen den lehenengo aldia jolasten izan ohi da, bata besteari laguntza emanez helburu komun batera heltzeko.
Beraz, argi dago jolasaren garrantzia hezkuntza barne, honen bidez haurrak hainbat aspektu landu eta garatu ditzakeelako. Hortaz, ume batek jolasten ikusten dugunean pentsatu beha dugu ez dela soilik denbora-pasa tresna baizik eta ikaste prozesu bat egiten ari dela.

GURE ETORKIZUNEKO IKASLEAK HEZITZEKO OINARRIZKO BOST KONTZEPTU
http://www.conevyt.org.mx/cursos/cursos/edu_hijos/contenido/revista/rev05p26.htm
Orrialde honetan azaltzen diren kontzeptuak umeak hezitzerako orduan oso baliagarriak iruditu zaizkit gure etorkizuneko ikasleekin kontuan hartzeko.
Ikasleenganako AFEKTUAri dagokionez, ezinbestekoa ikusten dut hauek hezitzerako momentuan. Harremanak maitasunarekin eta errespetuarekin gauzatu behar dira, modu honetan giroa askoz osasuntsua izango da eta lana hobeto egingo da. Adibidez, ikasle bati akatzaren bat zuzendu behar diogunean era positiboan eta konstruktiboan egin behar dugu, hurrengo baterako ondo egingo duela esanez eta motibazioa piztuz. Gainera, ondo egindakoagatik zorionak ematea eta premiatzea garrantzitsua dela ere usten dut.
Umea entzuten badugu, bere burutik pasatzen dena ulertzeko erreztasun gehiago izango dugu, eta hau lagunduko gaitu gero berari nola zuzendu behar garen jakiteko. Pazientzia izatea oinarrizko gauza da ere.
Bestalde, SOILTASUNArekin hezitzea oso egokia da. Umeei jardueraren bat agintzerako orduan gauza zehatzak izatea ahalegindu behar dugu. Ekintza hauek justuak izan behar dira ere, hau da, ez diogu agindu behar inork egiten ez duen gauza bat. Bukatzeko, ekintza bakoitzerako momentu egokia bilatu ehar dugu.
ADIBIDEAren prezentziarekin hezi behar dugu. Umeek bere ingurukoen artean ikusten dutena imitatzeko joera dute, beraz, gure jarrera guztiz egokia izan behar da beraien aurrean. Horretarako hauek izan daitezke kontuan hartzekoak: esaten duguna bete behar dugu, haienganako fideltasuna transmititu behar diegu. Ummek ikasi nahi ez ditugun gauzak ez egin, guk egiten ikusten bagaituzte ondo dagoela pentsatuko dute eta imitatuko dute. Bukatzeko, oso egokia da zenbait ekintza beraiekin egitea, horrela konfiantza, elkarlana eta errespetua landuko dugu.
INDEPENDENTZIAren garrantzia jakinarazi behar diegu umeei. Horrretarako ez diegu gehiegi babestu behar, badaude ekintza asko beraiek bakarrik egin ditzaketenak; arropa jantsi, jan, hortzak garbitu, materialak jaso... ez diegu laguntzarik eskaini behar beharrezko ez bada, hori egin ezean, gauza horrenganako interesa galduko dute.
Bukatzeko,TOLERANTZIA kontuan hartzekoa da ere. Umeen aurrean jarrera tolerante bat izateko oso garrantzitsua da gure sentimenduak kontrolatzea eta ondo adierazten jakitea. Bestalde, denok okertzen garela momentu batean edo bestean jakinarazi behar diegu. Bukatzeko primerako ariketa izango litzateke gure burua umeen munduan murgiltzea eta haien azalean jarri. Mundu hori guztiz errespetatua izan behar da.

domingo, 2 de diciembre de 2012
PAREKIDETASUNEAN SINISTU
ETA HEZKIDETZAN ERAGIN
Heziketa fisikoak garrantzi handia hartzen du genero identitataren garapenean. Arlo honetan landu eta garatzen diren ezaugarri fiskoek garapen psikologikoan eragiten dezakete; era berean, motibazio psikologikoek ezaugarri fisikoen garapenean eragiten dute. Hau da, neska bat indarrean gutxiesten badugu zailago izango da indar ahalmen hori garatzea, eta gainera, mutilak egin ahal duela entzun eta ikusteak bere azpitik egotearen sentsazioa sor diezaioke neska horri; genero bereizketarengatik zapalkuntza bat emanez.
Egoera hau, kulturalki sexu bakoitzari egotzi dizkiogun rol bakoitzarengatik da. Pertsonok aurreiritziak ditugu, etiketak jartzen ditugu, eta are gehiago sexu bakoitzari egozten dizkiogun helburuetan. Gaur egun, pertsona ororen eskubide eta aukera berdinak izatean oinarritutako bizi eredua osatu nahiean bagaude etiketa zaharkitu horiekin amaitu behar dugu.
Hezkuntzaren arloan hori da hain zuzen gertatzen ari dena. Eskola mistoak ditugu bai, baina bertako hezitzaileak etiketa zaharkituekin darabilte oraindik ere; eta aukera berdinak ditugula esan arren, helburu jakin batzuk jartzen dizkiogu pertsona bakoitzari. Horrekin dugun harremana baldintzatuko duten aurreiritzi subjetiboak.
Heziketa fiskoaren aldetik, beste arloetan bezala, etiketa horiek erabili gabe dihardu behar da. Aukera berdina proposatu behar zaio ikasle bakoitzari nahiz eta gero pertsona bakoitzak bide ezberdina aukeratu. Baina arlo honetan zehazki kontu handiz landu beharreko gaia da genero trataera, genero bereizketaren argudio nagusiak ezaugarri fisikoen ezberintasunak baitira.
Horregatik, metodologia hau sakontzen duen artikulu bat prposatzen dut:
http://www.efdeportes.com/efd81/coed.htm
viernes, 30 de noviembre de 2012
IPUINAK ONAK DIRA UMEENTZAKO?
ERRAUSKIN
Artikulu hau emakundek idatzitakoa da, baina nik bakarrik zati bati buruz hitz egingo dut, ipuinak guregan duten eragina txikitan.Batez ere ipuin bati garrantzia emanez,errauskin.
Guztiok txikitan ipuinak irakurri ditugu eta pelikulak ikusi ere eta ez ginen konsziente momentu horretan buruan sartzen ari zizkiguten ideiaz. Txikitan esaten diguten edozer gauza buruan gordetzen dugu eta horri kasu eginez jokaera alda dezakegu. Hau da, pelikula batean ikusten badute bi neska daudela, bat panpinetan jolasten eta bestea futbolean eta mutikoa panpinetan jolastean ari denari kasu egiten diola eta zoriontsu direla, hori egin nahi izango dute. Hortik ikasten dutela zoriontsu izateko zer egin behar den.
Ipuin honetan ikusten da nola errauskin dituen arerioak emakumezkoengatik sortuak diren. Hau errealitatean ez da beti gertatzen baina egia da emakumezkoen artean inbidia, lehiakortasuna, borrokak edertasunarengatik maizago ematen direla gizonetan baino eta ipuin honek hori goraipatu egiten du gero dena ondo bukatzen dela baitio. Hemen ez dute erakusten 2 emakume lagunak izan ahal direla eta gizon baten beharrik gabe zoriontsu izan.
Agertzen den beste lege bat da, emakumezkoa zoriontsu izateko gizonezkoa ondoan izan behar duela. Hori lortzeko, isilik eta kexarik gabe bizi behar da, bere printzipea itxoiten. Gizonezkoaren figura zalbatzaile moduan agertzen da, lehen horrela zelako, emakumea zen etxean gelditzen zena eta gizona lan egiten zuena. Uler daiteke ipuin hau orain dela asko egina dagoenez halako baloreak trasmititzea baina hobe izango zen gizartea aldatzen den moduan hau ere aldatzea.
Honekin jarraituz, ipuin gehienak ondo bukatzen dira eta hori umeei ez die errealitatea erakusten. Errauskin etxe batean momenturo lan egiten egotetik bere printzipearekin doa bizitzera baina ez dakigu egunerokotasuna nolakoa izango den. Horrela umeak ikusten dute emakumea gizon batekin egon daitekela soilik eta gaizki egonez gero aguantatu beharko duela hobe delako horrela egon bakarrik egotea baino. Honekin emakumearen askatasuna bermatzen da, ez delako beti norbaiti lotua egon behar, bakarrik bizi daiteke eta zoriontsu izan , gizon bat izan daitekeen moduan.
Bukatzeko, esan nahi dut, agian ez dela esplizituki kontuan izan behar ipuinetan agertzen den guztia baina hauek publikatu eta umeak irakurtzen hasten direnean kontuz ibili behar da, haiek errealitatea zein den ikus dezaten. Generoaren berdintasuna lortu ez izana ez da bakarrik honengatik gertatzen, faktore askok parte hartzen dute , baina esan bezala, gizartea aldatzen den heinean ipuin hauek aldatzen ere joan daitezke, gaur egungo baloreak umeei irakasteko.
jueves, 22 de noviembre de 2012
HEZIKETA FISIKOA
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)