martes, 4 de diciembre de 2012

JOLASEN GARRANTZIA UMEAREN HEZIKETAN

Jolasa, umeek txikitatik egiten duten ariketa, hezkuntzan garrantzi handia du. 
Baliabide ezinhobea da haurrak hainbar balore barneratzeko, hala nola: errespetua, eskuzabaltasuna, erantzukizuna... Horrez gain jolasaren bitartez ikus daiteke umearen motibazioak eta interesak norantz bideratuta dauden.

Jolasak umeak atal ezberdinak garatzea eragingo du, adibidez: sormena, kreatibitatea eta baita ere originaltasuna. Aspektu hauek garatzea garrantzitsua izango da umearen etorkizunerako. Bestetik jolasaren bidez hizkuntza landu daiteke, umeak jolasteko komunikatu behar dira eta.(talde jolasetan)
Gainera gaur egun garrantzi handia du talde lanean aritzea eta gero eta ariketa gehiago planteatzen dira hezkuntzan talde lanarekin erlazioa dutenak. Horregatik umea talde lanean aritzen den lehenengo aldia jolasten izan ohi da, bata besteari laguntza emanez helburu komun batera heltzeko.

Beraz, argi dago jolasaren garrantzia hezkuntza barne, honen bidez haurrak hainbat aspektu landu eta garatu ditzakeelako. Hortaz, ume batek jolasten ikusten dugunean pentsatu beha dugu ez dela soilik denbora-pasa tresna baizik eta ikaste prozesu bat egiten ari dela.


1 comentario:

  1. Psikologiako klaserako testu egokia izan liteke zurea; gure ikasgairako egokia izateko gauza oso-oso inportantea falta du: zu.
    Esaten duzun guzti hori egia da. Eta?
    Zein eragin du horrek maisu izan behar duen Xabierrengan? Zer egin behar luke Xabierrek nola?

    Etorkizuneko irakasle legez pentsatzea da helburu, ez ikasgai askotako estudiante-tunante legez.

    ResponderEliminar