martes, 11 de diciembre de 2012

XAKE JOKOA HEZKUNTZAN

Zaila da benetan talde politiko ezberdinak zeozertan ados jartzea. Zorionez eta hezkuntzari onurak ekartzeko helburuarekin hau gertatu da Canarietako parlamentuan. Xake jokoa heziketa ikasgai lez ezarri dute lehen eta bigarren hezkuntzan.

Denok dakigu joku honek inteligentziarekin lotuta dagoela, eta noski pazientziarekin. Orduan, zergatik ez erabili onurak lortzeko? Inteligentzia eta pazientziaz aparte arrazonamendua garatzen ahalbidetzen du eta horrez gain lehiakortasuna sustatzen du, aurkari bat behar delako jokatu ahal izateko, baina beti modu baketsu batean.

Normalean joku hau eta bere moduko beste hainbat ez dira seriotasunez hartzen, denbora pasatzeko tresna bat lez baizik. Bazen garaia eskolan metodo eta baliabide ezberdinak erabiltzeko, honen bidez umeen motibazioa handiagoa izango baita, ez dutelako ikasgai aspergarri baten moduan ikusiko.

Beraz, nire irakasle etorkizunari begira, benetan baliagarria dela esango nuke, ikasgaiak monotonoak ez izateko. Edozein baliabide berri erabiltzea heziketa prozesuan jakinda umearentzat tresna hobezina izango dela ezin daiteke errefusatu, haurren garapen intelektualean garrantzia izango dutelako. Hortaz, edozein metodo berriztatzaile onartu eta ezarri beharko lirateke eskoletan, motibazioa sustatzea modurik egokiena delako ezagutzak bereganatzeko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario