miércoles, 31 de octubre de 2012

TALDEAREN TEORIA

Gizakia gizartearen menpe dagoen izakia da. Hau da, bizirauteko beste gizakiekin batera bizi behar den heinean guztien arteko lan edo funtzionamendua zehaztu eta praktikan jarri behar du.Beraz, talde lanean aritu bhar dela esan daiteke, bertan parte hartuz eta taldearen erantzukizuna hartuz.
ZER DA TALDE BAT?
Iritzi eta definizio asko izan ditu, Munnek(1987) zioen elkarrekin lan egiten duten pertsonek osatzen dutela talde bat, haien arteko eragina dute eta eginkizun komun bat dute helburu berdinera iristeko.Jarraibide edo arau batzuen arabera aritu behar dira.
Lewin ordea, talde bat izateko bi baldintza behar direla dio : Taldeko kide guztiak helburu komun bat izatea eta elkarlana egotea. Taldekideak ikusi behar dute besteek laguntza behar duten , emaitza onak izateko. Garrantzia ematen dio taldearen "AQUI Y AHORA" haien dinamikak eta ebaluazioa ulertzeko.
TALDE DINAMIKAK
Kontuan izan behar da kideek haien artean eragina dutela eta batean aldaketarik balego talde osoa nabarituko luke.
Talde dinamikak prozesu naturalak dira existitu ahal izateko. Teknika eta lan metodologia praktikoa dago taldetan erabiltzeko, arazoren bat egonez gero soluzioa aurkitzeko.
TALDEAREN ESTRUKTURA
Taldeak banakoari lagundu egiten diote bere beharrak asetzeko.Guztiok behar dugu beste pertsonen maitasuna eta laguntasuna.
Talde ezberdin asko daude:
-Lehen mailako taldeak: Familiak
-Bigarren mailako taldeak: Talde lanak, helburu batzuk lortzera bideratuak daude.
Formalitatearen arabera:
-Talde formala:Arau batzuk jarraituz helburuak lortzen dira. (auzokideen bilera)
-Talde informala: Lagun taldea.
Funtzionamenduaren arabera:
- Erlazio taldea: Erlazionatzeko eta elkarrekin egoteko.
-Lan taldea: Lan bat burutzeko egina, talde txikian inplikazio maila handiagoa da, beraz lana hobeagoa izango da. Hauek ezaugarri eta dinamika zehatz batzuk dituzte:
    1- Kideen artean erlazioa egon behar du eta besteen beharraz konturau behar dira.
    2- Helburu komunak dituzte, hauek argiak eraginkorrak eta guztien parte hartzea sustatu behar dute.
    3- Arau sistema bat izan behar du, konfuzioak ez egoteko.
    4- Talde kontzientzia: Ni esan ordez, gu esatea , hau da, taldearen kide sentitzea.
    5- Talde kohezioa: K ideek pozik egon behar dira taldan parte hartzeagatik.
FUNTZIO BANAKETA TALADEAN: ROLAK
Rol postiboak:
   - lider naturala: taldeko pertsona indartsua da, besteek bere autoritatea onartzen dute
   - moderatzailea: talde tentzioak lasaitzen ditu
   - idazkaria: informazioa jasotzeaz arduratzen da.
   - aditua: informazio baliagarria ematen du
   - adore-emailea: taldekideen iritziak estimulatzen ditu
   - lider instituzionala: terapeuta, animatzaile eta hezitzaile funtzioa betetzen ditu talde barruan
Rol negatiboak:
   - kritikoa: esaten edo egiten denaren aurka agertzen da
   - blokeatzailea: taldea blokeatzen du erabilitako metodoak zalantzan jarriz
   - alaia: taldean hitz egiten den guztia komiko bihurtzen du
   - aukari sistematikoa: bere ideiak soilik baliagarriak dira
   - dominatzaile agresiboa: bere ideiak inposatzen saiatzen da
LIDER ROLAK
Buruzagitza garrantzitsuenetariko rola da talde barruan. Bilera batean buruzagia dinamizatzaile papera hartu behar du eta honako funtzio hauek ditu:
   - ekoizpena: lantzeko gaiak erlazionatu, helburuak gogoratu eta aurrepenak markatu behar ditu
   - erregulazioa: taldekideen sentimenduak eta emozioak interpretatu behar ditu
Bilerak dinamizatzeko jokabideak:
   - parte hartzea bultzatu: taldekide guztiek parte hartzen dutela ziurtatu baina pertsona lotsatiei larritu gabe
   - taldea blokeatzen denean esku hartu: aztertu zein izan den arrazoia
   - taldea ezarritako helburuetara eraman
Liderraren rolak bi ikuspegietan zentratzen dira:
   - rol sozioemozionala: taldekideen ongizate pertsonalaz arduratzen da
   - eginkizun rola: helburuetan zentratzen den buruzagia da, lana ahalik eta eraginkorra izatea bilatzen du
TALDE GATAZKEN EBAZPENA
Gatazka bat, bi pertsona edo gehiago aurkaritzan edo desadostasunean aurkitzen diren egoera da. Egoera hori, interes, beharrizan, nahi edo balore batzuen bateraezintasunengatik izaten da. Gatazkaren ebazpenerako, bi oinarrizko baldintzak gertatu behar dira: gatazkari aurre egitea eta bakoitzaren jarrera eta interesak definitzea.
   -Gatazkari aurre egin: lehenengo pausua arazo bat existitzen dela onartzea da. Gogoekin hartzea, elakarrizketa eta batez ere, gaiaren lanketa arin eta objetiboa burutzea dira gatazka beraren ebazpena lortzea ahalbidetzen dutenak.
   -Jarrera eta interesak definitzea: bakoitzaren jarrera, bakoitza lortu nahi duena da, gatazkaren kausa izan daitekeena. Interesa, helburru horiek zergatik lortu nahi direnaren arrazoiak dira.
Gatazkaren ebazpenean ezarri behar den ekintza segida hurrengo hau da:
   1. Arazoa definitu. Gaia mugatu egin behar da, horrela gai horretaz bakarrik hitz egiteko, eta ez, taldeak izan dezakeen beste arazo batez hitz egiten amaitzeko. "Zer gertatzen ari da?" "Zer doa gaizki?"
   2. Kausa posibleak aztertu. Arazoaren jatorri nagusia zein den eta zertan eragiten dien gatazkako partaideei galdetu.
   3. Helburuak zehazki definitu. Zer lortu nahi den eta hori lortzeko lehentasunak zehaztu.
   4.Alternatiba posibleak bilatu. Elkarren arteko onurak bilatuz irtenbideen zerrenda bat egin.
   5. Irtenbide egokiena aukeratu. Alde bakoitzeko inork ez galtzea saiatu. Bakoitza etsitzeko zertan dagoen prest jakin. Gatazkaren bi aldeak pozik irten behar dira, gatazkaren ebazpena egokia izateko. Dudarik gabe, gatazken ebazpen egokia bizitza errealean praktikan lortzea da jarduera zailenetarikoa.
TALDE LANEAN ARITZEKO TEKNIKAK.
Talde blokeatu daitekeen oztopoak gainditzeko, hainbat dira erabil daitzkeen dinamizateko teknikak. Terapeuta bakoitzak landu nahi duenaren arabera hainbat dira erabil daitezkeen teknika, horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:
Sentsibilizazio eta integrazio teknikak: Lewin izan zen pertsonen arteko eralzioak eta ezagupena laguntzen zituen teknikak, 1946an, proposatu zituena.(Teknika hauek arraza gaitiko aurreiritziekin amiatzeko proposatu zituen).
Sentsibilizazio tailerrek, estruktura malgua izan ohi dute eta sujetoen "Orain eta hemengo" intererlazioetan burutzen dira. Hauek dira nabarmentzen ditugun dinamikak: Aurkezpen txartela, nor zara zu?, bikote errotatiboak, ispiluaren teknika...(taldearen aurkezpena eta ezagupena ahalbidetuz parte-hartzaileen kohesioa lortzen dutenak)
Gatazkaren ebazpenaren teknika: taldearen arazoak konpontzea. Egoera-arazoen deskribapenez baliatuz, konponbide posibleak planteatu eta hoberena aukeratu behar du taldeak. Honako dinamika hauek daude: arazo moralak, isla bakartia...
Partaidetza eta kreatibitaterako teknika: kideen parte hartzea eta iritzia sustatzeko balio du teknika honek. Honen adibide onak, asambleak edo eztabaidak dira.
Errepresentazio eta dramatizaziorako teknika: taldearen zenbait arazo emozionalei amaiera emateko erabiltzen da. Adierazpenerako eta komunikatzeko arazoak konpontzeko ere baliagarria da. Esan dezakegu, tenkina hau oso erabilgarria dela kideen gaitasun sozialak garatzeko. Bakarrizketa eta role-playing adibide argiak dira.
Taldeen eraketarako tenkina: teknika honek, talde handi bat talde txikiagoetan eta konplexuagoetan antolatzeko erabiltzen da, ausazko era batean. Teknika hauen artean, "Oxford metodoa" eta "collage medotoa" dira nabarmenenak.
TALDEAREN DINAMIKAREN MIAKETA ETA BEHAKETA
Taldearen ebaluaketa egiteko teknikarik garrantzitsuenetarikoa " behaketa sistematikoa" da. Horretarako, ebaluatzeko hainbat tresna beharko dira, hala nola; anekdotarioa, bileren egunkaria edota behaketa sistematikoaren erregistroa.
Behaketa sistematikoaren helburua, taldearen egoera biltzen duen txosten bat egitea da hobekuntzarako proposamenekin batera.
Taldearen behaketa, barne-ikuspuntuarekin (taldekide batek egindakoa) edo kanpo-ikuspuntuarekin (taldetik kanpo dagoen norbaitek egindakoa) egin daiteke.
Bestalde, "triangelaketa teknika" erabiltzen da maiz, non ikuspuntu bat baino gehiago biltzen da.

lunes, 29 de octubre de 2012

Elkarrizketa irakaslearekin



Azteazkenean goizean gelditu nintzen bi urtez nire andereño maitea izan zenarekin, Isabel. Lehen Hezkuntzako irakaslea da, eta nire tutorea izan zen bostgarren eta seigarren kurtsoan, izan dudan tutorerik onena.
Nire herriko ikastolan egiten du lan, eta berak Dulantzikoa da baita, beraz, askotan ikusten dut kaletik. Ikusi garen bakoitzean tratu oso ona mantendu dugu eta esango nuke nire konfiantzazko pertsona bihurtu dela, horregatik ere jo dut harengana.

Herriko ikastolan gelditu ginen eta han bertan egin genuen elkarrizketa.
Prestatutak nituen galderetaz aparte, bere bizitzari buruz zenbait gauza ere aipatu zizkidan. Hala nola, bere profesioa erabakitzerako orduan hainbat nahaste izan zituela; bartxilergoa bukatu bezain laster, “Empresariales”-eko karrera egitera sartu zen, eta denborarekin konturatu zen ikasketa horiek ez zirela berarentzat.
Beraz, ikasteari utzi zion, eta bere amak zuen partikularreko akademian lan egiten hasi zen. Hemen aritzen zen bitartean konturatu zen lanbide horretan zegoela bere bokazioa, eta berehala eman zuen bere izena Magisteritzako fakultatean.

Elkarrizketari dagokionez, primeran joan zen. Gelditu ginen esparrua ezin liteke hobea izan, hori asko lagundu zuen ere, biontzat ezaguna eta familiarra zelako, oso eroso egon ginen.
Galderei erantzuten zidan bitartean, nik informazioa apuntatzen nengoen. Gogo betez erantzuten zituen galdera guztiak, zehaztasunez eta xehetasunez.
Egia da momentu jakin batzuetan pixkat blokeatzen zela, erabili nahi zituen hitzak ez zituelako aurkitzen, baina nire laguntzarekin blokeo hartatik atertzen ginen.
Erantzunak eman aurretik, segundu batzuk ematen zituen pentsatzen eta galderari buruz hausnarketa egiten. Hau, asko gustatu zitzaidan gauza bat izan zen; bere ekintza hori, erantzun onak jasoko nituela pentsatzeari eramaten ninduelako, eta hala izan zen.

jueves, 25 de octubre de 2012

NO QUEREMOS CUBÍCULOS AZULES Y ROSAS



Hona hemen Leonard Sax psikologoari hezkuntza bereiztuari buruz egindako galdetegia:

 Entrevista publicada en Kindsein

Es médico de familia y psicólogo. Fundó la Asociación Nacional para la Educación Pública Diferenciada en Estados Unidos.

Por la consulta de Leonard Sax han pasado miles de niños de todas las razas y estratos sociales. Asegura tener una perspectiva única de las diferencias de género.

PREGUNTA: ¿Qué es lo que se ha conseguido en estos 40 años de educación mixta?

 LEONARD SAX: Hemos hecho como que no importa el género. Irónicamente, el resultado ha sido una radicalización de esos estereotipos. Hay MENOS chicas jóvenes en Europa Occidental y Norteamérica estudiando Informática y Física, en comparación con hace treinta años. Hay menos chicos jóvenes en Europa Occidental y Norteamérica que se dediquen con pasión a la historia del arte o la poesía, en comparación con hace treinta años. Ignorar el género no hace que desaparezca. Desafortunadamente, ignorar las diferencias de género—educar a las chicas y a los chicos juntos, sin antender a las diferencias— a menudo tiene como consecuencia el refuerzo de esos estereotipos.

PREGUNTA: ¿Se puede defender la educación diferenciada (single-sex education) exclusivamente desde el punto de vista científico, sin que hayan motivos religiosos o morales ocultos?

 LEONARD SAX: Hablando en nombre del NASSPE (National Association for Single Sex Public Education) Advisory Board, que presido, puedo decir con certeza que no tenemos ningún objetivo religioso o moral oculto. Nos preocupa ampliar los horizontes educativos para chicas y para chicos. La creciente popularidad de la educación diferenciada en los EEUU no tiene nada que ver con objetivos “religiosos o morales”.

 PREGUNTA: Hay estudios que han demostrado que la escuela diferenciada no ofrece ningún beneficio.

 LEONARD SAX: Tienes razón otra vez. Algunos estudios muestran que la educación diferenciada tiene muchas ventajas. Algunos muestran ventajas pequeñas, o ninguna. Unos pocos estudios incluso sugieren que la educación diferenciada puede ser perjudicial. ¿Por qué tanta variedad?

La respuesta es muy sencilla. Sólo con poner chicas en un edificio y chicos en otro se consigue poco o nada. El formato de un sólo género crea oportunidades. Pero si los profesores no tienen preparación para aprovechar esas oportunidades, el resultado dependerá del azar. Los estudios que no muestran ventajas, o que muestran inconvenientes, de la educación diferenciada son TODOS estudios en los que los profesores NO tenían preparación sobre cómo aprovechar las ventajas del formato de un sólo sexo. Un profesor con veinte años de experiencia en coeducación puede estar en una gran desventaja en el aula diferenciada porque, por ejemplo, las estrategias que funcionaban bien en un aula mixta son a menudo un desastre en un aula sólo de chicos.

PREGUNTA: ¿Quién está más desfavorecido en un aula mixta, el niño o la niña?

 LEONARD SAX: Esta cuestión parece dar por supuesto que todos los niños están en desventaja en un aula mixta. No es cierto. Algunos van bien en aulas mixtas. Nosotros no decimos que todos los niños deban estar en una aula de un sólo sexo. Hay mucha variedad en chicas y en chicos. Creemos que los padres deben tener ELECCIÓN de formatos. Dejemos a cada padre que decida qué es lo mejor para su hijo. La educación mixta no es lo mejor para todos. La educacción diferenciada tampoco. Los padres deben poder elegir.

PREGUNTA: ¿Habría más mujeres matemáticas o ingenieras si hubiese enseñanza separada por sexos?

LEONARD SAX: Por supuesto. Puedes encontrar datos al respecto en el web de nuestra asociación.

PREGUNTA: Los promotores de la escuela diferenciada defienden que es “un sistema pedagógico moderno y progresista”. ¿En qué se diferencia de la que se impartía hace 50 años?

LEONARD SAX:¡Un momento! Nadie quiere volver a los malos viejos tiempos de hace cincuenta años. Hace cincuenta años, las escuelas de chicos tenían los mejores recursos, y las escuelas de chicas tenían las sobras. Hace cincuenta años, los chicos estudiaban física e ingeniería, mientras las chicas estudiaban cocina. ¡No queremos volver a eso! No estamos intentando “volver” a nada. Estamos intentando utilizar este formato para AMPLIAR los horizontes educativos. Hace cincuenta años, la educación diferenciada se utilizaba para meter a los chicos y a las chicas en cubículos azules y rosas. No queremos eso. Estamos utilizando el formato diferenciada para animar a más chicas a estudiar informática, física e ingeniería; y para animar a más chicos a preocuparse por el arte, la historia del arte, los idiomas, la música, etc.







NIRE HAUSNARKETA:

Orain dela 30 urte baino gehiago, eskoletan neskak eta mutilak bereizitak ikasten zuten. Hau, bi arrazoiengatik egiten zen; alde batetik, klaseetan nahastuak egoten baziren ikasleen arteko deskontzentrazioak handiagoak ziren eta beraz, errendimendua txikiagoa. Bestalde, hezkuntza ezberdina ezartzeko egiten zen bereizketa hori; mutilei haien etorkizun profesionalarentzat prestatzeko eta neskei etzeko andre on bat izateko. Hezkuntza-sistema honen guztiz kontra nago.

70ko hamarkadan, berdintasuna ezartzeko asmoarekin hezkuntza mistoa iritzi zen. Hala ere, hezkuntza mistoak ez zuen lortu espero ziren bezain ondorio onak, eta gaur egun ere gai honi buruz hainbat eztabaida eta desadostasunak agertzen dira.
Gaur egun daukagun hezkuntza-sistema (mistoa), behin eta berriz gogoratzen dizkigu genero inguruko rolak. Egia da orokorrean mutilak trebetasun handiago dutela matematiketan, fisiketan edota biologian, eta neskek zientzia sozialetan eta hizkuntzetan trebeagoak direla, baina gaitasun ezberdin horiengatik ez dugu heziketa prozesu ezberdinak zertan ezarri behar, denok kapazak garelako edozein gauza egiteko.

Bukatzeko aipatu behar da, zenbait ikertzaile egindako ikerketa jakin batzuk, hezkuntza bereiztuarekin ikasleek emaitza hobeagoak lortzen dituztela frogatzen dutela, eta honen ondorioz, gero eta gende gehiago dago hezkuntza bereiztua defendatzen duena. Baina aldi berean emakume eta gizonen artean berdintasuna lortu nahi da, beraz, banaketa izango da berdintasunaren bidea? nik, beintzat, ez dut uste.

hezkuntza bereiztua?

 
 
Latinoamerikako eskola batean eginiko bideoa da, hango hezkuntza bereiztua erakusten digu.
 
 
 
Hezkidetza eskola batean egotea edo ez oso gai korapilatsua da. bideo honetan ikusten da nola eskola batean neskak dauden eta bestean mutilak. Haiek defendatzen dute esanez neska eta mutilak ezberdinak direla, gaitasun ezberdinak ditugula… ez dut uste hala denik. Betidanik pentsatu dut halako bereizketak erlijioarengatik egiten direla eta nabarmena da, bereizketa hau dauden leku gehienak erlijiosoak diren.
Lehenik egia da neska eta mutilak fisikoki ezberdinak direla eta gaitasun batzuk denbora ezberdinetan garatzen dituztela baina hori nesken artean soilik ere gertatzen da. Ez ditugu haurrak neska eta mutiletan bereiztu behar, guztiak pertsonak dira eta pertsonak diren heinean ezberdintasunak dituzte baina horregatik ez ditugu inon bakarrik uzten.
Matxismo kontua da, ze mutil bati txikitatik berdintasunak erakutsi ordez ezberdintasunak ikusten baditu , helduaroan ezberdin tratatuko ditu. Gure bizitzan neska eta mutilekin lan egin beharra daukagu eta txikitatik hori ikasi beharko lukete, guztiak berdinak garela gure ezberdintasunen artean eta lan egiterako orduan pertsona batekin ari direla ez gernero batekin.
Sinetsi ezinik geratu nahiz bakoitzak kirol ezberdinak egiten zituztela ikusirik, XXI. Mendean. Futbolean aritu naiz 5 urteetatik eta pila bat borrokatu behar izan dut nesken futbola indarra har zezan , falta zena zen bakoitzari kirol ezberdinak irakastea. Hori diskriminazioa da, ez dute ezer debekatzen baina irakasten ez badiezu ez dakite gustuko duten edo ez.
Kulturak eta pertsonak garatzen joan behar gara eta hezkuntzan neska eta mutilak bereizturik egotea iraganeko zerbait da. Rolak apurtzen joan behar gara baina horretarako guztiak elkarrekin egon behar dira.  Berdintasunaren alde hainbeste borrokatu ondoren ez dugu halako diskriminaziorik onartuko.

miércoles, 24 de octubre de 2012

IRAKASLE MIRESGARRIA



IRAKASLE MIRESGARRIA





Gaur goizean egin dizkiot galderak lehen hezkuntzan izandako irakasle hoberenari, Carmen izena duena. Orain dela 3-4 urte ikusten ez nuela eta urduritasuna sentitu dut ordua hurbiltzen zela ikusita. Eskolatik alde egin ondoren, urtero pasatzen nintzen agurtzera eta berarekin hitz egitera baina hainbeste denbora pasata ez nekien nolakoa izango zen lehen begirada edo lehen hitzak.

Kafetegi batean geratu naiz eta iritzi naizenerako han zegoen itxoiten eta besarkada bat eman dit iritzi bezain laster. Nire gogoan zegoen bezala jarraitzen du, alaitasuna ahoan duela. Galderak egiten hasi naiz eta gogotsu erantzuten zuen, apuntatuak nituenez aparte gehiago egin behar izan ditut eta batzuetan ere, nik galdetu ez izan arren esperientziak kontatzen zizkidan. Nire bisita eta galdetegia ilusio handia egin diola esan dit, bere ikasle ohi bati irakasle miresgarri baten lana eskatzean,  berari egitea  pentsatzea, gauza horiek dira benetan pertsona bezala betetzen duena.

Bere haurrez hitz egiterakoan dizdira ikusten zen bere begietan, haietaz hitz egiteko modua miresgarria da , maitatzen ditu. Hainbeste urtez klase eman ondoren, mota guztietako haurrak ezagutu ditu eta momentu batzuetan gaizki pasa arren inoiz ez da damutu hautatutako lanbideaz. Lehen eguneko ilusio berarekin doa klasera egunero esaten baitu, haur guztiak bere zain daudela ikusita zoriontsua dela eta urtero zerbait berria ikasten duela ikasleetaz.

Hezkuntza sistema gaizki egonda irakasleek esfortzu gehiago egin behar dutela dio, balore batzuk ikasleei  trasmititzeko. Partaidetza sustatu behar da, bai klasean ikasleekin bai kanpoan familiekin ere. Klaseko lanetan metodorik hoberena talde lanak direla dio, klasekoa ikasteaz aparte besteak errespetatzen ikasten baituzu, baita iritzia eman eta besteak entzuten.
Miresgarria da hainbeste urte pasa ondoren jarraitzen duen ilusioarekin ikustea. Bekaizkeria sentitzen dut, oso argi daukat irakasle izan nahi dudala eta berak esandakoa entzun ondoren hare gehiago oraindik. Baina beldur pizkat ere daukat, berak duen ilusio hori nik lan egiterako orduan ez izateak eta motibaturik joan arren gero galtzeaz. Carmeni nire kezka kontatzean lasaitasunez erantzun dit bizitza honetan denbora asko daukagula ikasteko eta lanean hasi eta gustuko ez badugu beste gauza bat egiteko, horregatik ausartak izan behar gara eta aurrera jarraitu.

lunes, 22 de octubre de 2012

ROBERT ROSENTHALEN EXPERIMENTUA: HAUSNARKETA

Robert Rosenthalek egindako experimentuak, pertsonok gauzen edo pertsonen aurrean izaten dugun jarreraren arabera gauzak asko alda ditzaketela frogatzen du.
Jarrera hauek, modu batera edo bestera izango dira guk geuk inkontzienteki gure buruari bidaltzen diogun informazioaren arabera. Hor dago gakoa, barneratzen dugun informazioan, hain zuzen.

Ikastetxean egindako ikerketan argi ikusten da ideia hau; informazio ezberdina jaso dute irakasleek, eta informazio hau, haien jarrera eta jokaera baldintzatu dute: ikasle "aurreratuak" zituen irakasleak, jarrera positibo batekin eta gogoekin ematen zituen klaseak, inkontzienteki pentsatzen zuelako ikasle guztiek kontzeptuak berehala ulertuko zituztela. Beraz, irakasleak duen motibazio hau, ikasleen emaitza onetan islatuta agertzen da.
Ikasle "normalak" zituen irakasleak aldiz, ez zituen bere ikasleengan emaitza onik espero, hona hemen bere desmotibazioa. Motibaziorik gabe klasea ematen duen irakasle batek ez du bere ikasleetan emaitza onik lortuko, ez duelako izan klasea emateko jarrera egokirik.
Irakasleek, talde osoan, hau da, ikasle guztietan helburu eta xede berberak ezarri beharko lukete, eta ikasle guztiak baterako multzo bat bezala ikusi. Ez dute ikasleak haien gaitasunen arabera sailkatu behar, hori eginez gero  modu ezberdinetan baloratuko dituztelako.

Hortaz, gure eguneroko bizitzan gauzen eta pertsonen aurrean jarrera positiboak izaten saiatu behar dugu, modu honetan harremanak askoz hobe jariatuko direlako eta emaitza hobeak izango ditugulako.
Horretarako, bakoitzak ditugun baloreak eta gauzei aurre egiteko moduak argi izan behar ditugu eta horietan leial izan, besteek esaten digutena ez delako beti gure helburuentzako ona izaten.





viernes, 19 de octubre de 2012


HAUSNARKETA(Experimento de Rosenhall)
Proposatutako artikuluan argi agertzen da, edozein jarduera egiteko erabiltzen den motibazioaren arabera emaitza hobeak lortu daitezkela. Orduan, zelan aplikatu dezakegu hezkuntzan?
Zaldiarekin egindako frogan, izaki oro besteen interesa neurtu eta ikusteko gai garela frogatzen da. Horretaz gain, gizakiok komunikatzeko beste tresna batzuk ditugu eta erabili beharrekoak, hizkuntza adibidez. Artikuluan agertzen den moduan, frogatuta dago, ikasleei interesa piztuz eta gehiagora heltzeko motibatuz emaitza hobeak lor ditzakegula. Baina motibazioa guztiona izan behar du, klase bateko partaide guztien motibazioaren mailak talde osoaren emaitza maila baldintzatuko duelako. Horretan, irakaslea, paper garrantzitsua jokatzen du, ikasle guztien interesa sustatu behar duelako. Horretarako, talde dinamika parte hartzaileak egin behar ditu; hau da, ikasle guztien parte hartzea sustatu behar du. Batetik, parte hartze horrek ikaslearen interesa islatzen duelako; eta bestetik, irakasleari ikasle bakoitzaren izaera eta mugak ezagutzea ahalbidetzen diolako. Eta horren laguntzaz, hurrengo dinamikak pentsatu beharko ditu, bakoitzaren eta taldearen mugak gainditzeko, eta beraz, emaitza hobeak lortzeko.
Hala ere, ez dut ulertzen ikasteko interes gutxi duen taldearen irakasleak zelan ez duen motibazio handiagoz klase horren ardura hartzen. Ez al da irakaslearentzat motibantea, ikasteko zailtasunak dituenak nota onak ateratzea? Azken finean, muga gehiago gainditzen lagunduko du.
Gainera, ikasleak motibazioz sailkatzen baditugu, irakasleekin berdina egin beharko genuke eta motibatuenak zailtasunak dituzten ikasleekin jarri, guztiei ikasketa maila berdina ahalbidetuz. Baina da nahi duguna? Pertsonak sailkatzen hasiko gara? Nor gara gu inor sailkatzeko?
Hortaz, gizakiok beste pertsonen eragina dugunez eta ikaslearentzat irakaslearen eragina oso garrantzitsua denez; uste dut, edozein lanetarako eta guk geuk edozer egiteko motibazioak gidatzen digun moduan, irakasleari klase emateko eta pertsonak hezitzeko grina sustatu behar zaiola. Horretarako, irakasle lanaren garrantzia azaldu behar da, hau da, hezkuntzak gizartean eduki dezakeen ondorioak ikasiz kontzientzia sortu eta erantzunkizuna hartu behar da.

Hausnarketa. Experimento de Rosenhall


Komunikazioari buruz hitz egiten dugunean, jarraian hitzen elkartrukaketan pentsatzen dogu, baina komunikazio bat ezartzeko mota ezberdinak daude. Artikulu honetan gai hori ondo planteatzen da. Zaldiaren kasuan, erantzun zuzenak eman ahal izateko, kontaktu bisuala ezinbestekoa zan. Zaldiak galderak egiten ziotenarekin kontaktu bisuala ezarri behar zuen, galdetzaileak inkonzienteki keinuak edo kodeak bidaltzen zuelako.

Robert Rosenhall egindako esperimentuarekin, gauza bera frogatzea zen helburua, nola irakasleek dituzten ikasleen arabera, jarrera bat edo beste bat erakusten duten. Zoritxarrez hala gertatu zen, ikasle aurreratuak zituen irakasleak jarrera askoz baikorragoa erakusten zuen(sarritan barre egiten zuen, ikasleei goraipamenak esaten zizkion...) Irakaslearen espectativas benetan handiak ziren beraz, haien parte asko jartze zuen ikasleen emaitzak ahalik eta hobeak izateko. Ikasle normalak zituen irakaslearekin gauza bera gertatzen zan baina alderantziz. Irakasle honek inkonzienteki jarrera askoz “negatiboak” helarazi egiten zion bere ikasleei.

Hori kontuan hartuta eta nahiz eta inkonzienteki ematen diren keinuak edo kodeak izan, irakasleek jarrera berdina transmititzeko ahalegina egin beharko zuten irakasle guztiekin, irakasle aurreratua edo normala izan. Egia esan, ikasle normalekin edo zailtasunak dituzten ikasleekin jarrera baikorragoak erakustea askoz eragingarriagoa izango litzateke, balio gehiago duelako normalean 4 bat ateratzen duena gainditzea, normalean 8 bat ateratzen duena bikain bat ateratzea baino. Konfiantza kontua da, ikaslea irakaslearen konfiantza behar du aurrerapenak izateko, eroso sentitzea garrantzitsua da.

11X12 IKASLE GREBA


11X12 IKASLE GREBA

Aurreko urriaren 11n Espainiako nazio zapalduetako ikasleek deituriko greba, hainbat arrazoiengatik egitea erabaki nuen.
Batetik, nazkatuta nago Europa eta Espainian, jendea merkantzia bezala ikusita, euren onura ekonomikoetarako hartzen dituzten erabakiez. Nortzuk uste dute direla gure eskubideak baldintzatu, urratu eta gure ordez erabakiak hartzeko?
Ez zaie axola, pertsona batek ikasi ezin izateak; bai bizirauteko egiten duen lanarengatik duen denbora ezarengatik; bai bere ikasketak ordaindu ezin dituelako; edota ikasteari utzi egin dion jendea, berdin zaie. Bere buruetan, guzti honekin merkatua egitea dute, horren adibide dira tasen igoerak, beken murriztea eta eskola porrota murrizteko proposatutako erreforma, lotsagarria da.
Gainera, erreforma hauekin, dirua aurreztu edo irabazi ordez asko interesatzen zaien helburu bat lortu dezakete, indibidualismoa bultzatzearena. Hau da, ikastea zailduz ikasleen arteko lehiakortasuna sustatu nahi dute; adibidez, bekak lortzeko nota minimo bat lortu behar bada ikasleak seguruenik ez dituzte euren apunteak bestei pasatuko, bizirauteko lan egiten egonagatik klasera joan ez denari. Horrek, klasearen dinamika apurtu egin ahalko du ikaste-taldeen arteko erlazioa hautsiz. Eta haustura hori, interesatzen zaien beste esparru bat da, azken finean, ikasle bateratu eta antolatuek min gehien egiten dietenak direlako. Horren adibide da nazioarteko ikasle greba honetan emandako erantzuna eta Euskal Herrian azkeneko grebekin Espainiatik bidalitako erreformak gelditu izana.
Bestetik, ikusi da ikasleen grebak tresna oso baliagarriak direla, gero eta ikasle gehiago greba egiteko arrazoiak ulertzen dituenez greba eguneko mobilizazioetara joateko kontzientzia hartu duelako. Hala ere, greba, eguna bera baino gehiago izan behar duela uste dut, aurreko asteetan greba egunerako lanketa eginez; eta ondoren, gatazkatik ateratzeko alternatibak sortuz eta eraikiz, honakoan izan de moduan.
Gainera, asko gustatu zait honakoan zelan planteatu den. Espainiatik ere inposatutako jai eguna ospatu ordez, aurreko egunean ez gara klasera joango inposaketa horiek zalatzeko erabiliko dugulako eta urriaren 12an, berriz, gure eskola eredua eraikiko dugu proposatutako herri eskoletan.