11X12 IKASLE GREBA
Aurreko
urriaren 11n Espainiako nazio zapalduetako ikasleek deituriko greba, hainbat
arrazoiengatik egitea erabaki nuen.
Batetik,
nazkatuta nago Europa eta Espainian, jendea merkantzia bezala ikusita, euren
onura ekonomikoetarako hartzen dituzten erabakiez. Nortzuk uste dute direla
gure eskubideak baldintzatu, urratu eta gure ordez erabakiak hartzeko?
Ez
zaie axola, pertsona batek ikasi ezin izateak; bai bizirauteko egiten duen
lanarengatik duen denbora ezarengatik; bai bere ikasketak ordaindu ezin
dituelako; edota ikasteari utzi egin dion jendea, berdin zaie. Bere buruetan,
guzti honekin merkatua egitea dute, horren adibide dira tasen igoerak, beken
murriztea eta eskola porrota murrizteko proposatutako erreforma, lotsagarria
da.
Gainera,
erreforma hauekin, dirua aurreztu edo irabazi ordez asko interesatzen zaien
helburu bat lortu dezakete, indibidualismoa bultzatzearena. Hau da, ikastea
zailduz ikasleen arteko lehiakortasuna sustatu nahi dute; adibidez, bekak
lortzeko nota minimo bat lortu behar bada ikasleak seguruenik ez dituzte euren
apunteak bestei pasatuko, bizirauteko lan egiten egonagatik klasera joan ez
denari. Horrek, klasearen dinamika apurtu egin ahalko du ikaste-taldeen arteko
erlazioa hautsiz. Eta haustura hori, interesatzen zaien beste esparru bat da,
azken finean, ikasle bateratu eta antolatuek min gehien egiten dietenak
direlako. Horren adibide da nazioarteko ikasle greba honetan emandako erantzuna
eta Euskal Herrian azkeneko grebekin Espainiatik bidalitako erreformak gelditu
izana.
Bestetik,
ikusi da ikasleen grebak tresna oso baliagarriak direla, gero eta ikasle
gehiago greba egiteko arrazoiak ulertzen dituenez greba eguneko
mobilizazioetara joateko kontzientzia hartu duelako. Hala ere, greba, eguna
bera baino gehiago izan behar duela uste dut, aurreko asteetan greba egunerako
lanketa eginez; eta ondoren, gatazkatik ateratzeko alternatibak sortuz eta
eraikiz, honakoan izan de moduan.
Gainera,
asko gustatu zait honakoan zelan planteatu den. Espainiatik ere inposatutako jai
eguna ospatu ordez, aurreko egunean ez gara klasera joango inposaketa horiek
zalatzeko erabiliko dugulako eta urriaren 12an, berriz, gure eskola eredua
eraikiko dugu proposatutako herri eskoletan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario