lunes, 22 de octubre de 2012

ROBERT ROSENTHALEN EXPERIMENTUA: HAUSNARKETA

Robert Rosenthalek egindako experimentuak, pertsonok gauzen edo pertsonen aurrean izaten dugun jarreraren arabera gauzak asko alda ditzaketela frogatzen du.
Jarrera hauek, modu batera edo bestera izango dira guk geuk inkontzienteki gure buruari bidaltzen diogun informazioaren arabera. Hor dago gakoa, barneratzen dugun informazioan, hain zuzen.

Ikastetxean egindako ikerketan argi ikusten da ideia hau; informazio ezberdina jaso dute irakasleek, eta informazio hau, haien jarrera eta jokaera baldintzatu dute: ikasle "aurreratuak" zituen irakasleak, jarrera positibo batekin eta gogoekin ematen zituen klaseak, inkontzienteki pentsatzen zuelako ikasle guztiek kontzeptuak berehala ulertuko zituztela. Beraz, irakasleak duen motibazio hau, ikasleen emaitza onetan islatuta agertzen da.
Ikasle "normalak" zituen irakasleak aldiz, ez zituen bere ikasleengan emaitza onik espero, hona hemen bere desmotibazioa. Motibaziorik gabe klasea ematen duen irakasle batek ez du bere ikasleetan emaitza onik lortuko, ez duelako izan klasea emateko jarrera egokirik.
Irakasleek, talde osoan, hau da, ikasle guztietan helburu eta xede berberak ezarri beharko lukete, eta ikasle guztiak baterako multzo bat bezala ikusi. Ez dute ikasleak haien gaitasunen arabera sailkatu behar, hori eginez gero  modu ezberdinetan baloratuko dituztelako.

Hortaz, gure eguneroko bizitzan gauzen eta pertsonen aurrean jarrera positiboak izaten saiatu behar dugu, modu honetan harremanak askoz hobe jariatuko direlako eta emaitza hobeak izango ditugulako.
Horretarako, bakoitzak ditugun baloreak eta gauzei aurre egiteko moduak argi izan behar ditugu eta horietan leial izan, besteek esaten digutena ez delako beti gure helburuentzako ona izaten.





1 comentario:

  1. Berben bitarteko egiaztapena ez duzuenez kendu, denen gaineko iruzkin bakarra hemen:

    Kendu hitzen bidezko egiaztapena

    Izenpetu etiketen bitartez

    Rosenthalenari buruz:
    Lorea:
    Ez dut uste helburu berberak eta xede berberak izan daitezkeenik.
    Zuk diozu ez direla ikasleak sailkatu behar haien gaitasunen arabera. Nik esango nizuke: guk ezin jakin dezakegu zeintzuk diren ikasleen gaitasunak eta nola garatu ditzaketen. Konfiantzaren eremuan dago, nik uste.

    Iker:
    Konbentzitu nauzu.
    Loreari egindako oharren bat zuretzat ere.

    Xabier:
    Espero dut zerbait gustatu izana.
    Ez izan "cutrea": Zuk diozu Irakaslearen espectativas benetan ; beraz, erderazko zuzentzailea erabili duzu. Gaizki, baina erderazkoa. Erabili euskarazkoa.

    Izaskun:
    Irakaslearen larrua erabat jantzi duzu, pozten nau. Zer edo zertan desberdin ikusten dut (Lorearentzako oharra zuri ere).
    Zaldiarena. Zail onartzen? Ez dut uste zaldirik ezagutzen duzunik. Ez luke logikarik izango aldatzeak.

    Grebaz
    Iker:
    Nik ez haut ezagutzen izan eta urriaren 12an Euskal Eskola Nazionala eraikitzera joan hazela sinestu behar ete joat?.
    Argentinako esaera: ¿a papá mono con banana verde?

    Xabier:
    eMailez erantzun dizut

    ResponderEliminar