IRAKASLE MIRESGARRIA
Gaur goizean egin
dizkiot galderak lehen hezkuntzan izandako irakasle hoberenari, Carmen izena
duena. Orain dela 3-4 urte ikusten ez nuela eta urduritasuna sentitu dut ordua
hurbiltzen zela ikusita. Eskolatik alde egin ondoren, urtero pasatzen nintzen
agurtzera eta berarekin hitz egitera baina hainbeste denbora pasata ez nekien
nolakoa izango zen lehen begirada edo lehen hitzak.
Kafetegi batean
geratu naiz eta iritzi naizenerako han zegoen itxoiten eta besarkada bat eman dit
iritzi bezain laster. Nire gogoan zegoen bezala jarraitzen du, alaitasuna ahoan
duela. Galderak egiten hasi naiz eta gogotsu erantzuten zuen, apuntatuak
nituenez aparte gehiago egin behar izan ditut eta batzuetan ere, nik galdetu ez
izan arren esperientziak kontatzen zizkidan. Nire bisita eta galdetegia ilusio
handia egin diola esan dit, bere ikasle ohi bati irakasle miresgarri baten lana
eskatzean, berari egitea pentsatzea, gauza horiek dira benetan pertsona
bezala betetzen duena.
Bere haurrez hitz
egiterakoan dizdira ikusten zen bere begietan, haietaz hitz egiteko modua
miresgarria da , maitatzen ditu. Hainbeste urtez klase eman ondoren, mota
guztietako haurrak ezagutu ditu eta momentu batzuetan gaizki pasa arren inoiz
ez da damutu hautatutako lanbideaz. Lehen eguneko ilusio berarekin doa klasera
egunero esaten baitu, haur guztiak bere zain daudela ikusita zoriontsua dela
eta urtero zerbait berria ikasten duela ikasleetaz.
Hezkuntza sistema
gaizki egonda irakasleek esfortzu gehiago egin behar dutela dio, balore batzuk
ikasleei trasmititzeko. Partaidetza sustatu
behar da, bai klasean ikasleekin bai kanpoan familiekin ere. Klaseko lanetan
metodorik hoberena talde lanak direla dio, klasekoa ikasteaz aparte besteak
errespetatzen ikasten baituzu, baita iritzia eman eta besteak entzuten.
Ez duzu izenpetu, "Publicado por Izaskun Baquedano" dioenez, Izaskun, zurea dela uste dut, baina ez nago ziur. Orain oharrak
ResponderEliminarGustura irakurri dut, momentu polita bizi arazi diozu irakasleari. Eta argi dago zuri hark askotan egin dizula. Zure irakasle-ikasketetan momentu emankorra izan dela esango nuke.
Orain, bigarren lana:
* Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
* Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.