miércoles, 24 de octubre de 2012

IRAKASLE MIRESGARRIA



IRAKASLE MIRESGARRIA





Gaur goizean egin dizkiot galderak lehen hezkuntzan izandako irakasle hoberenari, Carmen izena duena. Orain dela 3-4 urte ikusten ez nuela eta urduritasuna sentitu dut ordua hurbiltzen zela ikusita. Eskolatik alde egin ondoren, urtero pasatzen nintzen agurtzera eta berarekin hitz egitera baina hainbeste denbora pasata ez nekien nolakoa izango zen lehen begirada edo lehen hitzak.

Kafetegi batean geratu naiz eta iritzi naizenerako han zegoen itxoiten eta besarkada bat eman dit iritzi bezain laster. Nire gogoan zegoen bezala jarraitzen du, alaitasuna ahoan duela. Galderak egiten hasi naiz eta gogotsu erantzuten zuen, apuntatuak nituenez aparte gehiago egin behar izan ditut eta batzuetan ere, nik galdetu ez izan arren esperientziak kontatzen zizkidan. Nire bisita eta galdetegia ilusio handia egin diola esan dit, bere ikasle ohi bati irakasle miresgarri baten lana eskatzean,  berari egitea  pentsatzea, gauza horiek dira benetan pertsona bezala betetzen duena.

Bere haurrez hitz egiterakoan dizdira ikusten zen bere begietan, haietaz hitz egiteko modua miresgarria da , maitatzen ditu. Hainbeste urtez klase eman ondoren, mota guztietako haurrak ezagutu ditu eta momentu batzuetan gaizki pasa arren inoiz ez da damutu hautatutako lanbideaz. Lehen eguneko ilusio berarekin doa klasera egunero esaten baitu, haur guztiak bere zain daudela ikusita zoriontsua dela eta urtero zerbait berria ikasten duela ikasleetaz.

Hezkuntza sistema gaizki egonda irakasleek esfortzu gehiago egin behar dutela dio, balore batzuk ikasleei  trasmititzeko. Partaidetza sustatu behar da, bai klasean ikasleekin bai kanpoan familiekin ere. Klaseko lanetan metodorik hoberena talde lanak direla dio, klasekoa ikasteaz aparte besteak errespetatzen ikasten baituzu, baita iritzia eman eta besteak entzuten.
Miresgarria da hainbeste urte pasa ondoren jarraitzen duen ilusioarekin ikustea. Bekaizkeria sentitzen dut, oso argi daukat irakasle izan nahi dudala eta berak esandakoa entzun ondoren hare gehiago oraindik. Baina beldur pizkat ere daukat, berak duen ilusio hori nik lan egiterako orduan ez izateak eta motibaturik joan arren gero galtzeaz. Carmeni nire kezka kontatzean lasaitasunez erantzun dit bizitza honetan denbora asko daukagula ikasteko eta lanean hasi eta gustuko ez badugu beste gauza bat egiteko, horregatik ausartak izan behar gara eta aurrera jarraitu.

1 comentario:

  1. Ez duzu izenpetu, "Publicado por Izaskun Baquedano" dioenez, Izaskun, zurea dela uste dut, baina ez nago ziur. Orain oharrak

    Gustura irakurri dut, momentu polita bizi arazi diozu irakasleari. Eta argi dago zuri hark askotan egin dizula. Zure irakasle-ikasketetan momentu emankorra izan dela esango nuke.

    Orain, bigarren lana:
    * Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
    * Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.

    ResponderEliminar