viernes, 19 de octubre de 2012

Hausnarketa. Experimento de Rosenhall


Komunikazioari buruz hitz egiten dugunean, jarraian hitzen elkartrukaketan pentsatzen dogu, baina komunikazio bat ezartzeko mota ezberdinak daude. Artikulu honetan gai hori ondo planteatzen da. Zaldiaren kasuan, erantzun zuzenak eman ahal izateko, kontaktu bisuala ezinbestekoa zan. Zaldiak galderak egiten ziotenarekin kontaktu bisuala ezarri behar zuen, galdetzaileak inkonzienteki keinuak edo kodeak bidaltzen zuelako.

Robert Rosenhall egindako esperimentuarekin, gauza bera frogatzea zen helburua, nola irakasleek dituzten ikasleen arabera, jarrera bat edo beste bat erakusten duten. Zoritxarrez hala gertatu zen, ikasle aurreratuak zituen irakasleak jarrera askoz baikorragoa erakusten zuen(sarritan barre egiten zuen, ikasleei goraipamenak esaten zizkion...) Irakaslearen espectativas benetan handiak ziren beraz, haien parte asko jartze zuen ikasleen emaitzak ahalik eta hobeak izateko. Ikasle normalak zituen irakaslearekin gauza bera gertatzen zan baina alderantziz. Irakasle honek inkonzienteki jarrera askoz “negatiboak” helarazi egiten zion bere ikasleei.

Hori kontuan hartuta eta nahiz eta inkonzienteki ematen diren keinuak edo kodeak izan, irakasleek jarrera berdina transmititzeko ahalegina egin beharko zuten irakasle guztiekin, irakasle aurreratua edo normala izan. Egia esan, ikasle normalekin edo zailtasunak dituzten ikasleekin jarrera baikorragoak erakustea askoz eragingarriagoa izango litzateke, balio gehiago duelako normalean 4 bat ateratzen duena gainditzea, normalean 8 bat ateratzen duena bikain bat ateratzea baino. Konfiantza kontua da, ikaslea irakaslearen konfiantza behar du aurrerapenak izateko, eroso sentitzea garrantzitsua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario