viernes, 19 de octubre de 2012


HAUSNARKETA(Experimento de Rosenhall)
Proposatutako artikuluan argi agertzen da, edozein jarduera egiteko erabiltzen den motibazioaren arabera emaitza hobeak lortu daitezkela. Orduan, zelan aplikatu dezakegu hezkuntzan?
Zaldiarekin egindako frogan, izaki oro besteen interesa neurtu eta ikusteko gai garela frogatzen da. Horretaz gain, gizakiok komunikatzeko beste tresna batzuk ditugu eta erabili beharrekoak, hizkuntza adibidez. Artikuluan agertzen den moduan, frogatuta dago, ikasleei interesa piztuz eta gehiagora heltzeko motibatuz emaitza hobeak lor ditzakegula. Baina motibazioa guztiona izan behar du, klase bateko partaide guztien motibazioaren mailak talde osoaren emaitza maila baldintzatuko duelako. Horretan, irakaslea, paper garrantzitsua jokatzen du, ikasle guztien interesa sustatu behar duelako. Horretarako, talde dinamika parte hartzaileak egin behar ditu; hau da, ikasle guztien parte hartzea sustatu behar du. Batetik, parte hartze horrek ikaslearen interesa islatzen duelako; eta bestetik, irakasleari ikasle bakoitzaren izaera eta mugak ezagutzea ahalbidetzen diolako. Eta horren laguntzaz, hurrengo dinamikak pentsatu beharko ditu, bakoitzaren eta taldearen mugak gainditzeko, eta beraz, emaitza hobeak lortzeko.
Hala ere, ez dut ulertzen ikasteko interes gutxi duen taldearen irakasleak zelan ez duen motibazio handiagoz klase horren ardura hartzen. Ez al da irakaslearentzat motibantea, ikasteko zailtasunak dituenak nota onak ateratzea? Azken finean, muga gehiago gainditzen lagunduko du.
Gainera, ikasleak motibazioz sailkatzen baditugu, irakasleekin berdina egin beharko genuke eta motibatuenak zailtasunak dituzten ikasleekin jarri, guztiei ikasketa maila berdina ahalbidetuz. Baina da nahi duguna? Pertsonak sailkatzen hasiko gara? Nor gara gu inor sailkatzeko?
Hortaz, gizakiok beste pertsonen eragina dugunez eta ikaslearentzat irakaslearen eragina oso garrantzitsua denez; uste dut, edozein lanetarako eta guk geuk edozer egiteko motibazioak gidatzen digun moduan, irakasleari klase emateko eta pertsonak hezitzeko grina sustatu behar zaiola. Horretarako, irakasle lanaren garrantzia azaldu behar da, hau da, hezkuntzak gizartean eduki dezakeen ondorioak ikasiz kontzientzia sortu eta erantzunkizuna hartu behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario