miércoles, 31 de octubre de 2012

TALDEAREN TEORIA

Gizakia gizartearen menpe dagoen izakia da. Hau da, bizirauteko beste gizakiekin batera bizi behar den heinean guztien arteko lan edo funtzionamendua zehaztu eta praktikan jarri behar du.Beraz, talde lanean aritu bhar dela esan daiteke, bertan parte hartuz eta taldearen erantzukizuna hartuz.
ZER DA TALDE BAT?
Iritzi eta definizio asko izan ditu, Munnek(1987) zioen elkarrekin lan egiten duten pertsonek osatzen dutela talde bat, haien arteko eragina dute eta eginkizun komun bat dute helburu berdinera iristeko.Jarraibide edo arau batzuen arabera aritu behar dira.
Lewin ordea, talde bat izateko bi baldintza behar direla dio : Taldeko kide guztiak helburu komun bat izatea eta elkarlana egotea. Taldekideak ikusi behar dute besteek laguntza behar duten , emaitza onak izateko. Garrantzia ematen dio taldearen "AQUI Y AHORA" haien dinamikak eta ebaluazioa ulertzeko.
TALDE DINAMIKAK
Kontuan izan behar da kideek haien artean eragina dutela eta batean aldaketarik balego talde osoa nabarituko luke.
Talde dinamikak prozesu naturalak dira existitu ahal izateko. Teknika eta lan metodologia praktikoa dago taldetan erabiltzeko, arazoren bat egonez gero soluzioa aurkitzeko.
TALDEAREN ESTRUKTURA
Taldeak banakoari lagundu egiten diote bere beharrak asetzeko.Guztiok behar dugu beste pertsonen maitasuna eta laguntasuna.
Talde ezberdin asko daude:
-Lehen mailako taldeak: Familiak
-Bigarren mailako taldeak: Talde lanak, helburu batzuk lortzera bideratuak daude.
Formalitatearen arabera:
-Talde formala:Arau batzuk jarraituz helburuak lortzen dira. (auzokideen bilera)
-Talde informala: Lagun taldea.
Funtzionamenduaren arabera:
- Erlazio taldea: Erlazionatzeko eta elkarrekin egoteko.
-Lan taldea: Lan bat burutzeko egina, talde txikian inplikazio maila handiagoa da, beraz lana hobeagoa izango da. Hauek ezaugarri eta dinamika zehatz batzuk dituzte:
    1- Kideen artean erlazioa egon behar du eta besteen beharraz konturau behar dira.
    2- Helburu komunak dituzte, hauek argiak eraginkorrak eta guztien parte hartzea sustatu behar dute.
    3- Arau sistema bat izan behar du, konfuzioak ez egoteko.
    4- Talde kontzientzia: Ni esan ordez, gu esatea , hau da, taldearen kide sentitzea.
    5- Talde kohezioa: K ideek pozik egon behar dira taldan parte hartzeagatik.
FUNTZIO BANAKETA TALADEAN: ROLAK
Rol postiboak:
   - lider naturala: taldeko pertsona indartsua da, besteek bere autoritatea onartzen dute
   - moderatzailea: talde tentzioak lasaitzen ditu
   - idazkaria: informazioa jasotzeaz arduratzen da.
   - aditua: informazio baliagarria ematen du
   - adore-emailea: taldekideen iritziak estimulatzen ditu
   - lider instituzionala: terapeuta, animatzaile eta hezitzaile funtzioa betetzen ditu talde barruan
Rol negatiboak:
   - kritikoa: esaten edo egiten denaren aurka agertzen da
   - blokeatzailea: taldea blokeatzen du erabilitako metodoak zalantzan jarriz
   - alaia: taldean hitz egiten den guztia komiko bihurtzen du
   - aukari sistematikoa: bere ideiak soilik baliagarriak dira
   - dominatzaile agresiboa: bere ideiak inposatzen saiatzen da
LIDER ROLAK
Buruzagitza garrantzitsuenetariko rola da talde barruan. Bilera batean buruzagia dinamizatzaile papera hartu behar du eta honako funtzio hauek ditu:
   - ekoizpena: lantzeko gaiak erlazionatu, helburuak gogoratu eta aurrepenak markatu behar ditu
   - erregulazioa: taldekideen sentimenduak eta emozioak interpretatu behar ditu
Bilerak dinamizatzeko jokabideak:
   - parte hartzea bultzatu: taldekide guztiek parte hartzen dutela ziurtatu baina pertsona lotsatiei larritu gabe
   - taldea blokeatzen denean esku hartu: aztertu zein izan den arrazoia
   - taldea ezarritako helburuetara eraman
Liderraren rolak bi ikuspegietan zentratzen dira:
   - rol sozioemozionala: taldekideen ongizate pertsonalaz arduratzen da
   - eginkizun rola: helburuetan zentratzen den buruzagia da, lana ahalik eta eraginkorra izatea bilatzen du
TALDE GATAZKEN EBAZPENA
Gatazka bat, bi pertsona edo gehiago aurkaritzan edo desadostasunean aurkitzen diren egoera da. Egoera hori, interes, beharrizan, nahi edo balore batzuen bateraezintasunengatik izaten da. Gatazkaren ebazpenerako, bi oinarrizko baldintzak gertatu behar dira: gatazkari aurre egitea eta bakoitzaren jarrera eta interesak definitzea.
   -Gatazkari aurre egin: lehenengo pausua arazo bat existitzen dela onartzea da. Gogoekin hartzea, elakarrizketa eta batez ere, gaiaren lanketa arin eta objetiboa burutzea dira gatazka beraren ebazpena lortzea ahalbidetzen dutenak.
   -Jarrera eta interesak definitzea: bakoitzaren jarrera, bakoitza lortu nahi duena da, gatazkaren kausa izan daitekeena. Interesa, helburru horiek zergatik lortu nahi direnaren arrazoiak dira.
Gatazkaren ebazpenean ezarri behar den ekintza segida hurrengo hau da:
   1. Arazoa definitu. Gaia mugatu egin behar da, horrela gai horretaz bakarrik hitz egiteko, eta ez, taldeak izan dezakeen beste arazo batez hitz egiten amaitzeko. "Zer gertatzen ari da?" "Zer doa gaizki?"
   2. Kausa posibleak aztertu. Arazoaren jatorri nagusia zein den eta zertan eragiten dien gatazkako partaideei galdetu.
   3. Helburuak zehazki definitu. Zer lortu nahi den eta hori lortzeko lehentasunak zehaztu.
   4.Alternatiba posibleak bilatu. Elkarren arteko onurak bilatuz irtenbideen zerrenda bat egin.
   5. Irtenbide egokiena aukeratu. Alde bakoitzeko inork ez galtzea saiatu. Bakoitza etsitzeko zertan dagoen prest jakin. Gatazkaren bi aldeak pozik irten behar dira, gatazkaren ebazpena egokia izateko. Dudarik gabe, gatazken ebazpen egokia bizitza errealean praktikan lortzea da jarduera zailenetarikoa.
TALDE LANEAN ARITZEKO TEKNIKAK.
Talde blokeatu daitekeen oztopoak gainditzeko, hainbat dira erabil daitzkeen dinamizateko teknikak. Terapeuta bakoitzak landu nahi duenaren arabera hainbat dira erabil daitezkeen teknika, horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:
Sentsibilizazio eta integrazio teknikak: Lewin izan zen pertsonen arteko eralzioak eta ezagupena laguntzen zituen teknikak, 1946an, proposatu zituena.(Teknika hauek arraza gaitiko aurreiritziekin amiatzeko proposatu zituen).
Sentsibilizazio tailerrek, estruktura malgua izan ohi dute eta sujetoen "Orain eta hemengo" intererlazioetan burutzen dira. Hauek dira nabarmentzen ditugun dinamikak: Aurkezpen txartela, nor zara zu?, bikote errotatiboak, ispiluaren teknika...(taldearen aurkezpena eta ezagupena ahalbidetuz parte-hartzaileen kohesioa lortzen dutenak)
Gatazkaren ebazpenaren teknika: taldearen arazoak konpontzea. Egoera-arazoen deskribapenez baliatuz, konponbide posibleak planteatu eta hoberena aukeratu behar du taldeak. Honako dinamika hauek daude: arazo moralak, isla bakartia...
Partaidetza eta kreatibitaterako teknika: kideen parte hartzea eta iritzia sustatzeko balio du teknika honek. Honen adibide onak, asambleak edo eztabaidak dira.
Errepresentazio eta dramatizaziorako teknika: taldearen zenbait arazo emozionalei amaiera emateko erabiltzen da. Adierazpenerako eta komunikatzeko arazoak konpontzeko ere baliagarria da. Esan dezakegu, tenkina hau oso erabilgarria dela kideen gaitasun sozialak garatzeko. Bakarrizketa eta role-playing adibide argiak dira.
Taldeen eraketarako tenkina: teknika honek, talde handi bat talde txikiagoetan eta konplexuagoetan antolatzeko erabiltzen da, ausazko era batean. Teknika hauen artean, "Oxford metodoa" eta "collage medotoa" dira nabarmenenak.
TALDEAREN DINAMIKAREN MIAKETA ETA BEHAKETA
Taldearen ebaluaketa egiteko teknikarik garrantzitsuenetarikoa " behaketa sistematikoa" da. Horretarako, ebaluatzeko hainbat tresna beharko dira, hala nola; anekdotarioa, bileren egunkaria edota behaketa sistematikoaren erregistroa.
Behaketa sistematikoaren helburua, taldearen egoera biltzen duen txosten bat egitea da hobekuntzarako proposamenekin batera.
Taldearen behaketa, barne-ikuspuntuarekin (taldekide batek egindakoa) edo kanpo-ikuspuntuarekin (taldetik kanpo dagoen norbaitek egindakoa) egin daiteke.
Bestalde, "triangelaketa teknika" erabiltzen da maiz, non ikuspuntu bat baino gehiago biltzen da.

1 comentario:

  1. Irakurtzen nahikoa zail dago. Formatua lantzeak eta testuaren egituraren berri emateak mesede egin liezaioke.
    Beste alde batetik ere, ez duzue aipatzen iturbururik eta hori egin behar duzue; zuek ez baituzue hori guztiori asmatu.
    Apaintzea edo ez, txikikeritzat hartuko dugu,

    ResponderEliminar