HEZKIDETZA DINAMIKA
Proposatutako dinamika honek, gaur egun barneratuta ditugun genero ezberdinen aurrean hartzen ditugun portaera eta jarrera desberdinak ikusteko balio du.
Hasteko, parte-hartuko duten kideak klasetik atera eta begiak estali egingo dituzte. Gelan, musika lasaia jarriko du dinamizatzaileak eta parte-hartzaileak banan banan gelan sartu et hormaren kontra jarriko ditu.
Behin kide guztiak gelan daudela, atea itxi, eta mugitzen hasteko esango die dinamizatzaileak. Geroago, binaka jarri beharko dira. Binaka jartzean, bata bestea ukituko du eta erlazionatuz joango dira. (guzti hau begiak estalita dituztela eta ezer esan gabe egin behar da).
Ondoren, estalkia kendu eta bakoitza bere bikotearekin harremandu egingo da, oraingoan, hitz eginez.
Amaitzerakoan, parte-hartzaileak eztabaida bat egingo dute euren artean, bizitakoa eta sentitutakoa kontatuz eta zergatik sentitzen duten hori eztabaidatuz.
DINAMIZATZAILEAREN GIDOIA
- Hasi mugitzen, isilean.
- bikoteka jarri.
- bikotearekin isiltasunean harremandu.
- bikotea ukitu(eskuak, aurpegia, gorputza...)
- estalkia kendu
- bikotearekin hitz egin.
- Gelan sartu aretenean zer sentitu duzue?zer egin duzue?zergatik?
- Mugitzen hasi zaretenean, zer egin duzue?jendearengana hurbildu zarete edo aldendu zarete? zergaitik?
- Bikoteka jarri zaretenean, zer ukitu duzue?zer ez?mugarik izan al duzue?mugarik izan al duzue?mugarik jarri dizkiezue besteari?zergatik?
- Bazenekiten nor zen bikotea? mugarik jarri du jakiteak edo ez jakiteak? zergatik?
- Estalkia kentzean, uste zenutena zen? zer sentitu duzue?kontatu fisikoa mantendu da?
- Hitz egiterakoan, bestea ukitzeari utzi diozue?zergatik?
a) Izenburua ipini
ResponderEliminarb) Hezkidetza lantzera bideratua izango dela diozue, baina ez dago argi zergatik den horrela. Eztabaidarako tarteak hainbat interpretazio desberdin izan ditzake, hezkidetzarekin loturarik ez dutenak.