IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
Elkarrizketa egin diodan irakaslea ez dit inoiz klaserik eman baina lagun moduan dut eta asko irakatsi didan pertsona da. Askotan lanean pasatutakoa kontatu eta horren inguruko hausnarketak ere egin ditugu batera. Beraz elkarrizketa egiteko pertsona egokia iruditu zitzaidan.
Hasieran, arraro samar egiten zitzaigun bioi, tabernako terrazan eserita geundela nik koaderno eta bolia eskuetan nuela, grabadora martxan jartzea. Askotan elkar hitz eta eztabaidatu badugu ere inoiz ez genuelako besteak esaten zuena inon ere ez apuntatzen.
Elkarrizketari ekin genionean, komikoa iruditzen zitzaigun eta barre batzuk botatzera heldu ere. Hala ere, galderak gaia sakontzea ahalbidetzen zuten neurrian elkarrizketa serio eta sakon batean sartu ginen biok, elkarrizketatik, eztabaida edo elkarrizketa ez formalera pasatu zen egoera era natural batez. Horrela, lortu genuen gaiaren inguruan biok gustora hitz egitea.
Irakasle hau, haur hezkuntzako irakaslea da eta bere haurreskolan erabiltzen duten metodoa azaldu zidan. Harrituta utzi ninduen zer nolako garapena ematen saiatzen diren, gustoko ere. Hala ere, eztabaidako ardatz nagusia, irakasle lanaren automotibazioaren garrantzia izan zen. Horrela, irakasleak autoformakuntza bat ematera bultzatzen duelako eta horrela bere egoerara moldatzera ikasten duelako. Gehien harritu ninduena Chilera joateko asmoa zuela metodo horren inguruan ikasi eta gero EHn praktikan jartzeko asmoa zuela kontatu zidanean.
Horrez gain, irakasle lanaren garrantzi handia azalaratu zidan pertsona honek; zer motatako hezkuntza jasotzen dugun horrelako gizartea lortuko baitugu, baina argi utzi zidan izaera bat izan behar duela, hau da, lanean zein kalean jarrera egokiak hartzea oso garrantzitsua dela. Azken finean, hezkuntza eskolan, etxean eta kalean; hau da gizarte osoak ematen baitu.
Bestetik, indarrean dauden murrizketen gaia atera egin genuen ere. Bere haurreskolan gerta dakiekena eta umeei zelan afektatu diezaiokeen azaldu zidan. Hain adin txikiko jendearengan eta batez be horrelako proiektua eramaten ari diren eskoletan, irakaslea zaintzariaren lana baino ez egitera behartzen dituztela ia ia. Eta kontuan izanda eskola et hezkuntzak orokorrean, hurrrengo gizartea eta beraz, herri baten etorkizuna markatzen duela aztera pausu bat zango litzatekela argiago ikustea ahalbidetu zidan.
Orokorrean, oso gustora egon nintzen irakasleari elkarrizketa egiten eta horrelako eztabaida bat ematen.
Txileko hori zer den ez dut argi ulertu; baina horren gaineko interesa sortu bai, hori egin didazu.
ResponderEliminar