jueves, 22 de noviembre de 2012

HEZIKETA FISIKOA

 
HEZIKETA FISIKOA BEHARREZKOA DA?
 
 
Asteburuan lagunekin nengoela eskolan heziketa fisikoa egon beharrari buruz hizketan egon ginen.Artikulu batean irakurri nuen eskolako heziketa fisikoko orduak murriztu nahi zituztela, gutxi diren arren.Horien ordez, estatuak beste mota bateko ikasgaiak ipini nahi dituzte, konstituzioarekin erlazionaturik daudela.
 
Niri betidanik kirola gustatu egin zait eta txikitatik aritu naiz horretan. Horregatik hona etorri nintzen magisteritza ikastera ondoren minorra egin ahal izateko.
Eztabaidan ikuspuntu ezberdinak zeuden, batzuk beharrezkoa ez zela zioten, zertarako kirola egin klasean? Denbora pasa bat dela diote jendeak denbora librean egiten duena. Besteek( ni ere) ezinbestekoa dela uste dugu, haurrak eta gazteak kirola beharrezkoa dute, hori ona baita gero ikastera joateko. Jolasean eta kirolan gauza asko ikasten dira, bai harremanetan, bai koordinazioan eta lehiakortasunean ere.
 
Eskoletan heziketa fisikoa ez da serio hartzen. Klase horietan kiroletan ona dena ez du nota hoberena ateratzen eta txarrena dena ez du suspenditzen. Ikasleek heziketa fisikoa kontuan hartzea nahi dugu baina lehenik irakasleek kontzientzia hartu beharko genuke. Irakasleek ikasgai honetaz hitz egiterako orduan, balioa kentzen diote, garrantzirik ez balu bezala baina nota beste ikasgai batekoa bezala balio egiten du.
 
Honekin jarraituz, heziketa fisikoko irakasleek ez dute garrantzia azpimarratzen, eta matematikan ez bezala hemen kiroletan txarto aritzen dena gainditzen jarraitzen du.  Ikasgai hau beste guztien modu berean funtzionatu beharko luke. Guztiei berdin exijitu behar da, fisikoki ezberdinak diren arren eta beharrezko minimoetara irizten ez dena suspenditu beharko luke. Matematikak gainditzeko akademia batera zoaz bezala, heziketa fisikoa gainditzeko korrika egitera egunero ordu bat atera beharko zara.
 
Metodologia hau oso irakasle gutxik erabilitakoa da eta oso kritikatuak izan dira. Gainera gurasoek kexatzera joatean, zentroak aurpegia ateratzen die, horregatik ezinezkoa da ikasle bat serio hartzea eta ondo pasatzeaz aparte esfortsu bat egin behar duela ikustea.
 
Bukatzeko, kontuan hartu behar dugu kirola egitea osasungarria dela eta geroz eta ume gutxiagok praktikatzen dutela. Teknologia berriekin, ume pilo etxean geratzen dira, ezer egin barik eta sozializatu gabe. Horregatik irakaskuntzatik baliabideak eman behar dizkiegu eta kirola sustatzen ahalegindu.
 


2 comentarios:

  1. Sakontzeko bidea eta interesa uztartu dituzula ematen du.
    Berriro: zein da horren aurrean zuk har dezakezun jarrera? Zer egingo duzu zuk?

    ResponderEliminar
  2. Zaila da metodologia osoa aldatzea baina kurrikulumeko mugetaraino iritzi eta ahal den gehienez metodologia ezberdina erabiliko nuke. Neska eta mutilak berdin tratatuko nituzke, berdin du neska edo mutilak diren guztiak dira ezberdinak haien artean. Gainera ezberdintasun fisiko hori, hau da, indarra eta azkartasuna, oraindik ez da nabariegia. Kurtso hasieran guztiei plana erakutsiko nien , hau da, egingo ditugun ekintza guztiak eta bakoitza gainditzeko behar den minimoa. Adb, norbait ikusten badu txarra dela erresistentzian arratsaldetan akademietan dagoen moduan korrika egitera joan daiteke. Potroa goitik pasatzeko ez bada gai, saiatu egin beharko da lortu harte. Horretaz aparte esfortsua ere kontuan izango dut, guztiongatik hoberena atera ahal izateko.

    ResponderEliminar