domingo, 18 de noviembre de 2012

HEZIKETA SEXUALA, BEHARREZKOA?

Askotan planteatzen da, ia adin jakin batean ikasleek heziketa sexuala jaso behar duten ala ez. Gurasoek ez dute heziketa hau inoiz jaso eta halaz ere "biziraun" dute arazo barik, horregatik heziketa sexualaren beharrizana zalantzan jarri genezake. 

Askok pentsatzen dute heziketa sexuala harreman sexualak izatera bultzatzen duela, baina heziketa sexualak harreman sexualak izatea ala ez pentsarazi dezake, edo gutxienez zer nolako harremanak izan. Argi dago lagungarria izan daitekeela batez ere gaixotasun sexualak eta nahigabeko haurdunaldiak ekiditeko;  horrez gain oinarrizko ezagutzak izatea konfiantza eman dezake. Baina benetan beharrezkoa da heziketa hau? Hau da, derrigorrezkoa izan beharko litzateke? Sexualitatea gutxinaka ezagutuz joan behar den arloa da, nahita ez azkenean guztiz ezagutuko dugun gaia baita. Garrantzitsua da heziketa hori izateko aukera izatea nahi izanez gero, baina sexualitatea bakoitzak bere kabuz zer den jabetzea prozesu interesgarria da, bizibeharrekoa. 

Beraz, heziketa sexuala jorratzen dituen gaitaz jakiteko aukera izatea ondo dago, zenbait zalantza argitu ahal izateko edo zenbait neurri hartu ahal izateko(preserbatiboaren garrantzia), baina sexualitatea berez ematen den prozesua da, bakoitzak jakin behar du nola aritu gai honen aurrean. Behar diren neurriak hartuz gero, sexualitatea gozamen bezala hartu daiteke, inolako zorigaitzak izan barik.

Xabier Fernandez.

1 comentario:

  1. Irkurri dut eta esaten dituzunak nahiko zentzudunak direla esango nuke. Beste alde batetik, esaten dituzunak nahikok ere esaten dituzte.

    Hemen zuk irakaslea izan behar duzun egunean hartu beharreko erabakiez pentsatu eta hausnartu behar zenuke. Kasu honetan, zer egingo zenuke zuk heziketa sexualari dagokionean irakaslea zarenean? Zu mutila izateak baldintzatuko luke? Noiz egingo zenuke zerbait eta noiz ez? Zergatik...
    Horiek pentsatzen ez dituzun artean...

    ResponderEliminar