domingo, 4 de noviembre de 2012

ELKARRIZKETA IRAKASLEAREKIN

Pasadan astean egon nintzen  nire irakaslea bi urteetan zehar izan zenarekin elkarrizketa egoteko asmoz. Irakasle hau aukeratu nuen bere klaseetara gustura eta motibatuta joaten nintzelako, eta irakasle batek hori lortzea ez da batere erraza. Irakasle miresgarria dela esatea gehiegizkoa dela uste dut, baina irakaslea izatera heltzen naizenean, bera izango dut adibide on bat lez.

Arratsaldean izan zen topaketa, bera klasetik irten ostean. Elkarrizketa hasi baino lehen harro sentitzen zela bera aukeratzeagatik esan zidan eta jarraian hasi ginen elkarrizketarekin. Hasieran biok lotsati geunden(agian nik bera baino gehiago) baina elkarrizketa aurrera joan ahala eroso sentitu ginen, ondorioz elkarrizketa nik pentsatzen nuena baino gehiago iraun zuen. Bere esperientzia zailenak kontatzean konturatu nintzen irakaslea izatea ez dela nik pentsatzen nuen bezain erraza, gauza guztiak moduan, alde ez hain onak ditu ere. Ez zen batere larritu esperientzia horiek kontatzerakoan, konfiantzaz kontatu zidan eta horrek berarenganako gertutasuna sentitzea eragin zidan. Pazientzia izatea eta entzuten jakitea ezinbestekoak direla irakasle on bat izateko esan zidan, baina garrantzitsuena egiten duzun lana maitatzea dela.

Aurretik banekien gauza asko esan zuen, baina beste asko ez nekienak ere, eta irakasle izatera heltzen naizenean kontuan hartuko ditut. Elkarrizketa hau nik uste nuena baino balio handiagoa duela konturatu naiz, irakaslea izatea zer den ikasi dut.

Espero dut horrelako irakasle batekin oraindik topatzea eta ea nik irakaslea izaten naizenean nire ikasle batek aukeratzen nauan bere irakasle onaren eredu lez.

1 comentario:

  1. "irakaslea izatea zer den ikasi dut". Bai arin ikasi ere! Arratsalde batean!

    Asko ikasi, asko ahalegindu, asko erratu eta asmatuko duzu horrelako irakasle gogoangarria izaten. Hemen segitzen badut, zure ikasle ohiren bati gomendioa eginda zu aukeratuko zaitu.

    ResponderEliminar