domingo, 2 de diciembre de 2012

PAREKIDETASUNEAN SINISTU 
ETA HEZKIDETZAN ERAGIN 

Heziketa fisikoak garrantzi handia hartzen du genero identitataren garapenean. Arlo honetan landu eta garatzen diren ezaugarri fiskoek garapen psikologikoan eragiten dezakete; era berean, motibazio psikologikoek ezaugarri fisikoen garapenean eragiten dute. Hau da, neska bat indarrean gutxiesten badugu zailago izango da indar ahalmen hori garatzea, eta gainera, mutilak egin ahal duela entzun eta ikusteak bere azpitik egotearen sentsazioa sor diezaioke neska horri; genero bereizketarengatik zapalkuntza bat emanez.

Egoera hau, kulturalki sexu bakoitzari egotzi dizkiogun rol bakoitzarengatik da. Pertsonok aurreiritziak ditugu, etiketak jartzen ditugu, eta are gehiago sexu bakoitzari egozten dizkiogun helburuetan. Gaur egun, pertsona ororen eskubide eta aukera berdinak izatean oinarritutako bizi eredua osatu nahiean bagaude etiketa zaharkitu horiekin amaitu behar dugu.

Hezkuntzaren arloan hori da hain zuzen gertatzen ari dena. Eskola mistoak ditugu bai, baina bertako hezitzaileak  etiketa zaharkituekin darabilte oraindik ere; eta aukera berdinak ditugula esan arren, helburu jakin batzuk jartzen dizkiogu pertsona bakoitzari. Horrekin dugun harremana baldintzatuko duten aurreiritzi subjetiboak.

Heziketa fiskoaren aldetik, beste arloetan bezala, etiketa horiek erabili gabe dihardu behar da. Aukera berdina proposatu behar zaio ikasle bakoitzari nahiz eta gero pertsona bakoitzak bide ezberdina aukeratu. Baina arlo honetan zehazki kontu handiz landu beharreko gaia da genero trataera, genero bereizketaren argudio nagusiak ezaugarri fisikoen ezberintasunak baitira.

Horregatik, metodologia hau sakontzen duen artikulu bat prposatzen dut:

http://www.efdeportes.com/efd81/coed.htm

1 comentario:

  1. *) Izenpetu.

    Ikusi dut eta gauza zehatz eta ez hain zehatzak esaten dituzu, baina denek galdera argi bat sortarazten didate: Eta?

    Horrekin zera esan nahi dut; zu non kokatzen zaren ez duzu esaten, ez zer egingo duzun, ez zertan eragiten dizun, ez beste horrelako ezer.

    ResponderEliminar