martes, 20 de noviembre de 2012
NIRE EXPERIENTZIA SANSOMENDI ESKOLAN
Sansomendi eskolako irakasle batzuk gure unibertsitatera etorri ziren proiektu baten berri ematera eta bertan gure partizipazioa bultzatzera. Izan ere, sansomendi eskolako ikasle guztiak kanpotarrak dira eta ia guztiak ijitoak, eta honen aurrean, haien proposamena zen magisteritzako ikasle euskaldun batzuk sansomendiko ikasleen klaseetara joatea haiekin lana egiteko.
Nik berehala aurkeztu nuen nire burua bolondres bezala, aukera aparta ikusten dudalako horrelako jardueran parte hartzea etorkizun batean irakasle bezala jokatuko dugula jakinda. Modu honetan, umeekin interakzioan egoten gara eta hau oso garrantzitsua da irakasle funtzioa ondo betetzeko.
Astelehen goizeetan joaten naiz ikasleengana haiekin lanean aritzeko. Talde interaktiboak antolatzen ditugu, talde bakoitzak 6 ikasleekin eta gutariko bolondres batekin. Talde bakoitzean aktibitate bat gauzatzen da eta ikasleek aktibitate guztietatik pasa behar dira. Gure funtzioa haien arteko taldelana sustatzea eta ekintzak egiten laguntzea da. Hau praktikan jarriz, konturatu naiz aspektu ugari direla kontuan izan behar ditugunak taldea ondo funtzionatzeko; haien arteko txanda errespetua, bata besteari lanarekin laguntzea, kontzentrazioa edo arreta, talde-erritmoa errespetatzea...
Bestalde, aipatu beharra daukat haietariko batzuekin ez dela batere erreza lana egitea edo tratua mantentzea soilik. Batzuek izaera oso gogorra dute eta batzuetan oso zaila da hauekin harremanetan egotea. Izan ere, eskolara iritzi ginen lehenengo egunean irakasle batzuek kontu honen gainean ohartarazi gintuzten; Eskola "berezia" da Sansomendi, bai ikasleen izaerengatik eta bai beren ikasketa mailengatik. Azken kontzeptu hau asko nabaritzen da ere planifikatutako ekintzak lantzerakoan, klaseek eramaten duten ikasketa maila oso baxua da.
Hala eta guztiz ere, lehen esan dudan moduan aukera ezinhobea da proiektu honetan parte hartzea, modu batera edo bestera gure "irakasle formakuntzan" parte hartzen duelako eta experientzia hau oso baliagarria izango delakoan nago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Eta zuk ezer ikasten ote duzu hor?
ResponderEliminar