miércoles, 14 de noviembre de 2012

PRAKTIKAK: SANSOMENDI ESKOLA

PRAKTIKAK: LEHENENGO EGUNAK

Experientzia hau benetan begiak ireki egin dizkit, gizarte egoera benetan txarto dagoela ikusteko. Eskolara iritzi arte, badakizu zenbait eskoletan laguntza behar dutela baina ez hainbestekoa. Kanpotarrak eta ijitoak dira gehienak eta hasieran oso beltz ipini ziguten arren ikaragarria da behar dutenmaitasuna, aurpegietan ikusitako alaitasuna...

Lehen klasea seigarren mailakoekin eduki genuen, "tertulia literaria" bat egiteko. Denak borobilean ipini eta bakoitzak gustuko izan duena aipatzen du, normalean haiek bizitako zerbait. Konturatzen zara haien adinerako akademikoki oso atzeratuak dauden arren benetan bizitakoa lehen heldutzea egin duela. Hunkigarria izan da niretzat bik esan dutenean etxean berogailurik ez zeukatela eta hotzik ez pasatzeko arropa pilo janzten zituztela. Ume guztiak oso ondo hartu egin gaituzte, baina benetan batek bihotza ukitu egin dit. Klasean sartzean beste klase batera sartzeko besotik heldu eta gurekin zetorren, arazoak ditu komunikatzeko baina nabari da saiatu egiten dela. ikusgarria da nola haien inguruan hainbesteko pobrezia ikusita eskolara joatea gustoko duten eta benetan ametsak dituztela, heltzean unibertsitatera joan nahi dutela asko ikasteko, haiek dioten moduan, nire gurasoek ikasi ezin izan dutena.

Beste klasea hirugarren mailakoekin izan zen txikiagoak baino urduriagoak. Talde interaktiboak egin genituen eta animatuak ziren. Galdera pila egin zidaten nire bizitza pertsonalari buruz eta batzuek lana egin nahi ez zutenez, tratu batera iritzi nintzen beraiekin. Ariketak guztiok batera bukatuz gero bakoitzari galdera bat erantzungo niela eta irribarre eginez guztiak hasi ziren lanean. Ondo funtzionatzen du teknika hau, horrela umeak talde txikitan lagundu egiten direlako eta benetan haien artean gurekin baino askoz gehiago ikasi egiten dute.

Pena ikaragarria sentitzen dut pentsatzean ume hauek izandako zailtasunak, eta ametsak izan arren oso zaila egingo zaiela benetan ikasten jarraitzea. Handik irteterakoan errealizatua sentitu egin naiz, nire ahalmenen arabera lagundu egin diedalako. Haientzat oso garrantzitsua da ikustea beste pertsonak haiengatik kezkatzen direla, horregatik benefiziorik eraman gabe.

Honekin jarraitu egin nahi dut eta hurrengo eguna iristeko irrikitan nago, haiengandik pilo bat ikasten baitut,esperientzia ezberdinak bizi egin dituztelako. Zoriontsu izateko aukera izan behar dute eta momentu honetan guk horretan lagundu ahal diegu.

1 comentario:

  1. Irakaslearen pozgarria da ikaslearentzat egiten duena hain motibagarri izateak; zure kasuan eta nirean ere bai.

    ResponderEliminar