Azteazkenean goizean
gelditu nintzen bi urtez nire andereño maitea izan zenarekin, Isabel. Lehen Hezkuntzako
irakaslea da, eta nire tutorea izan zen bostgarren eta seigarren kurtsoan, izan
dudan tutorerik onena.
Nire herriko
ikastolan egiten du lan, eta berak Dulantzikoa da baita, beraz, askotan ikusten
dut kaletik. Ikusi garen bakoitzean tratu oso ona mantendu dugu eta esango nuke
nire konfiantzazko pertsona bihurtu dela, horregatik ere jo dut harengana.
Herriko ikastolan
gelditu ginen eta han bertan egin genuen elkarrizketa.
Prestatutak nituen
galderetaz aparte, bere bizitzari buruz zenbait gauza ere aipatu zizkidan. Hala
nola, bere profesioa erabakitzerako orduan hainbat nahaste izan zituela;
bartxilergoa bukatu bezain laster, “Empresariales”-eko karrera egitera sartu
zen, eta denborarekin konturatu zen ikasketa horiek ez zirela berarentzat.
Beraz, ikasteari
utzi zion, eta bere amak zuen partikularreko akademian lan egiten hasi zen. Hemen
aritzen zen bitartean konturatu zen lanbide horretan zegoela bere bokazioa, eta
berehala eman zuen bere izena Magisteritzako fakultatean.
Elkarrizketari
dagokionez, primeran joan zen. Gelditu ginen esparrua ezin liteke hobea izan, hori
asko lagundu zuen ere, biontzat ezaguna eta familiarra zelako, oso eroso egon
ginen.
Galderei erantzuten
zidan bitartean, nik informazioa apuntatzen nengoen. Gogo betez erantzuten
zituen galdera guztiak, zehaztasunez eta xehetasunez.
Egia da momentu
jakin batzuetan pixkat blokeatzen zela, erabili nahi zituen hitzak ez zituelako
aurkitzen, baina nire laguntzarekin blokeo hartatik atertzen ginen.
Erantzunak eman
aurretik, segundu batzuk ematen zituen pentsatzen eta galderari buruz
hausnarketa egiten. Hau, asko gustatu zitzaidan gauza bat izan zen; bere
ekintza hori, erantzun onak jasoko nituela pentsatzeari eramaten ninduelako, eta
hala izan zen.
Irakurrita.
ResponderEliminarAurrekoan klasean komentatu nuen egin beharrekoa