jueves, 25 de octubre de 2012

hezkuntza bereiztua?

 
 
Latinoamerikako eskola batean eginiko bideoa da, hango hezkuntza bereiztua erakusten digu.
 
 
 
Hezkidetza eskola batean egotea edo ez oso gai korapilatsua da. bideo honetan ikusten da nola eskola batean neskak dauden eta bestean mutilak. Haiek defendatzen dute esanez neska eta mutilak ezberdinak direla, gaitasun ezberdinak ditugula… ez dut uste hala denik. Betidanik pentsatu dut halako bereizketak erlijioarengatik egiten direla eta nabarmena da, bereizketa hau dauden leku gehienak erlijiosoak diren.
Lehenik egia da neska eta mutilak fisikoki ezberdinak direla eta gaitasun batzuk denbora ezberdinetan garatzen dituztela baina hori nesken artean soilik ere gertatzen da. Ez ditugu haurrak neska eta mutiletan bereiztu behar, guztiak pertsonak dira eta pertsonak diren heinean ezberdintasunak dituzte baina horregatik ez ditugu inon bakarrik uzten.
Matxismo kontua da, ze mutil bati txikitatik berdintasunak erakutsi ordez ezberdintasunak ikusten baditu , helduaroan ezberdin tratatuko ditu. Gure bizitzan neska eta mutilekin lan egin beharra daukagu eta txikitatik hori ikasi beharko lukete, guztiak berdinak garela gure ezberdintasunen artean eta lan egiterako orduan pertsona batekin ari direla ez gernero batekin.
Sinetsi ezinik geratu nahiz bakoitzak kirol ezberdinak egiten zituztela ikusirik, XXI. Mendean. Futbolean aritu naiz 5 urteetatik eta pila bat borrokatu behar izan dut nesken futbola indarra har zezan , falta zena zen bakoitzari kirol ezberdinak irakastea. Hori diskriminazioa da, ez dute ezer debekatzen baina irakasten ez badiezu ez dakite gustuko duten edo ez.
Kulturak eta pertsonak garatzen joan behar gara eta hezkuntzan neska eta mutilak bereizturik egotea iraganeko zerbait da. Rolak apurtzen joan behar gara baina horretarako guztiak elkarrekin egon behar dira.  Berdintasunaren alde hainbeste borrokatu ondoren ez dugu halako diskriminaziorik onartuko.

1 comentario:

  1. KENDU BERBEN BITARTEKO EGIAZTAPENA
    Hau da, kendu duzuela abisatzen didazuen arte, zuenean komentatuko dudan azkena.

    Gaiari buruz, aurretik, zenbait gauza pentsatuta dituzula ematen du.
    Gustura irakurtzen dira zure hausnarketa zorrotzak. Hala ere, esaten dituzun batzuk zuri zorrotzagoak izatea nahi zenukeela esango nuke. Datorren astean zabaldu behar ditudan testuen artean, irakurri Anne-Krauserena.

    ResponderEliminar