domingo, 14 de octubre de 2012


URRIAK 11 GREBA


ZERGATIK?


Azken aldian Hezkuntza Sistema publikoa hainbat eraso pairatzen ari ditu, murrizketa ekonomikoekin batera, berriki Wert hezkuntza ministraria aurkeztutako hezkuntza lege proiektu berria (LOMCE).

Erreforma honek ondorio zuzenak izango ditu gure hezkuntza prozesuaren barnean, beste erreforma ideologiko bat ematen ari da, aurretik PPk berak eta PSOEk egindako hezkuntza erreformen bidetik. Erreformak zentralizazioa eta merkantilizazioa areagotzeko asmoa dakar: lege dekretuz ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntzari bidea zabaltzen dio, aukera berdintasuna bermatu beharrean ebaluazioak bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen ditu, ikasleen doktrinamendua bilatzen du, merkatuen beharrei malgutasunez erantzungo dion langileria hezituko du…

Argiago ikusteko hauek dira ondorio batzuk:

1.- Curriculumaren zentralizazioa, herrialdeei curriculumaren edukien %35a soilik hautatzen utziz.
2.- Hezkuntza atal bakoitzaren bukaeran errebalida froga. Ereduaren elitizazio bortitza eta gainera titulazioak lortzeko azterketa bat gainditzearen beharra.
3.-Eduki instrumentalen indartzea (hizkuntzak, matematika eta zientzia). Ikasleok hautatu ahal ditugu ikasgaiak murrizten.
4.- Sexu bereizketari babesa ematen dio, sexu segregazioa egiten duten ikastetxeei diru laguntzak emanez.
5.- DBHko bigarren mailan herritar eskubide eta konstituzioaren ikasgaiaren inposaketa. Espainiar nortasunaren inposaketa eta horrekiko politizazioa.
6.-DBHko zikloari urte bateko murrizpena merkatuei mesede egiteko. Egungo Lanbide heziketa ereduaren indartzearekin, eskulan merkea eta malgua merkatu beharrei erantzungo dio.
7.- Batxilergoko murrizpena 5 adar ezberdinetara, gainontzekoak desagerraraziz; Musika, Dantza eta Arte eszenikoen batxilergoaren desagerpena kasu.
8.- Zuzendaritzen indartzea, hemendik aurrera zuzendaritza taldea Administrazioaren basailoak bihurtuko dira, hezkuntza departamentutik datorren egin behar guztiak inposizioz ikastetxean aplikatuz.

Gainera LHtei dagokionez, erreforma nabarmenena oraindik ez da etorri, baina iada entzuten hasiak gara Lanbide Heziketaren inguruko hainbat asmotaz, ala nola: Tasak aplikatzeko aukera, beken murrizpena goi mailako ikasketetarako, praktika epearen luzapena dohainik lan egiteko...

Hau guztia aurretik egindako murrizketa eta erreforma guztiak kontutan hartu gabe.

 

Greba egiteak ez du esan nahi egun horretan bakarrik zure eskubideetatik borrokatu behar duzula, baizik eta zure bizitza osoan mikro borrokak egin ondoren makro borroka bat egingo duzula. Urriak 11ko grebarako ekintza ezberdinak egin dira, jendea motibaturik eta borrokatzeko gogoekin joateko. Hoien artean bide mozketak egin dira, eskolaren batean itxialdiak, kontzentrazioak, txirrindula martxa… Horrekin gutxienez lortzen duzu guztiok greba dagoela jakitea eta ahal bada arrazoiren bat ere. Greba egunean guztiok kalera atera behar gara manifestaziora joateko, baina ez da horrela izaten. Ikasle askok greba egiten dute etxean edo bajeran geratzeko soilik eta sistema hau ez zen horrela funtzionatu behar. Hala ere pozik egon behar gara gero eta jende gehiago mugitzen delako, murrizketak oso gertu ikusten ari baitira.Guztiok dakigu greba bat egiteagatik estatuak murrizketak ez dituela deuseztatuko baina gutxienez ados ez gaudela jakitea.Guztiok aterako bagina presio handiagoa egingo genuke hiri osoa geldi geratuz gero, estatuak diru pila galduko luke eta!

Oso zaila da gure helburuak lortzea baino gutxika zerbait lortuz gero pozik egon behar gara. Greba eguna borroka egun bat da eta horretarako presioa sartua behar dugu, beldurra barik.


Betidanik pentsatu dut jendea motibatzea oso garrantzitsua dela eta horretarako greba baino lehen ekintzaren bat egin behar da. Publizitatea inportantzia handia dauka gero eta jende gehiago mobilizazioetara joatea nahi dugulako.Guztioi eragiten digu gobernuak egindako aldaketak eta horretaz konturatu behar gara.

Benetan zerbait lortu ahal izateko, ikasleok langileen laguntza behar dugu, haiek direlako estatua geldiarazten dutenak eta horretarako sindikatu guztiak haien gorabeherak alde batera utzi eta elkarrekin borrokatu behar dute.

Guztiok gure partez jarriz gero edozer gauza lor dezakegu, gobernariak boterea dute baina guk ematen diegu boterea, horregatik guztia gure esku dago.



1 comentario:

  1. Gustura irakurri dut zure deskripzio zehatza eta hausnarketa. Bide onean zabiltzala esango nuke.

    Zer ekarri nahi duten irudikatzeko, Madrileko irakasle baten idatzi wertdurgarria.

    ResponderEliminar